Ingurumenarekin lotutako zenbait programa eta jarduera egiteko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urtean zehar ingurumenaren alorrean ekintzak burutzeko diru laguntza da.

Diruz lagunduko diren jarduerak honakoak izango dira:

  • Hitzaldiak.
  • Urteko dibulgazio kanpainak eta azterketak.
  • Prestakuntza-ikastaroen antolaketa.
  • Biztanleriaren zenbait sektoreren aisialdia eta denbora librea.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzen duten jarduerak.
  • Tokiko ekonomia-garapena sustatuko duten jarduera eta ekimen oro, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duela kontuan hartuta.
  • Auzolanean antolaturiko ekintzak gauzatzeko beharrezkoa den materiala.
  • EZ da diru laguntzarik emango jarduerak gauzatzeko talde edo erakundeak osatzen dituzten pertsonen lan orduak ordaintzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Jarduteko eremua Azkoitian duten eta legez eratuta dauden entitate, elkarte, klub, erakunde eta sozietateek.
  • Azkoitian ingurumena hobetzeko helburuaz eskuarki eta noizean behin jarduera jakin bat egiteko elkartzen diren banakoek eta horiek osatzen dituzten taldeek

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta erakundeen erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
  • Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
  • Erakundearen edo taldearen estatutuak.
  • Eskatzailea norbanakoa bada, NANaren eta curriculum vitae-aren fotokopia (ez ditu aurkeztu behar 2., 3.,eta 4. puntuetan adierazitakoek).
  • Diru laguntzaren xede izango den programa edo jardueraren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak...).
  • Diru laguntzaren xede izango den programa edo jardueraren aurrekontua.
  • Erakundearen urteko aurrekontua.
  • Kontu korrontearen jabetzaren banku-ziurtagiria.
  • Beste entitateren bati diru-laguntza eskatu bazaio, horren ziurtagiria.
  • Diru laguntzak arauturiko 2. artikuluari dagokion egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Bulego Teknikoa - Ingurumena

            OHARRAK

            • Urte hasieran oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta deialdiari hasiera emango zaio. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 30 laneguneko epea egongo da eskaerak aurkezteko.
            • Alkateak eta Zinegotzi Delegatuak hartutako ebazpena jakinarazi eta 20 egunetan ordainduko da diru-laguntzaren erdia (%50).
            • Jardueraren memoria eta izandako gastuak eta sarrerak egiaztatu ondorengo 30 egunetan ordainduko da beste erdia (%50).

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.