Alde zaharreko komertzio lokal hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira alde zaharreko lokal hutsak betetzeko edota jardueretan belaunaldiaren aldaketa bultzatzeko, ekintzaile berrien bitartez, merkataritza lokalak berreskuratzeko programaren barruan.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Diru laguntza hiru urtetan ordainduko da jarraian zehaztutako ehunekoen eta gehienezko kopuruen arabera:

  • 1. urtean diru laguntzaren %75a, gehienez 300 €.
  • 2. urtean diru laguntzaren %50a, gehienez 250 €.
  • 3. urtean diru laguntzaren %25a, gehienez 125 €.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitiko alde zaharrean merkataritza-jardueraren bat abiatzeko interesa duten pertsona fisikoek edo juridikoek, edonon bizi direla ere. Nolanahi ere, lokalaren jabeen senideek eginiko eskabideak baztertu egingo dira, jabearekin ezkontza-ahaidetasuna dagoen kasuan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Pertsona fisikoak: NANaren kopia.

Pertsona juridikoak: IFKren kopia, legezko ordezkaria bada, ordezkariaren NANa eta ordezkatzeko lege ahalmena duela ziurtatzen duen agiria.

  • Ekintzailearen curriculuma.
  • Bideragarritasun proiektuaren memoria, gutxienez honako datu hauek jasota: jarduera mota, merkatua, bezeroak, hornitzaileak, emaitzen aurreikuspena eta berrikuntza maila.
  • Alokairurako markatutako m²-ko prezioa eta aurreikusitako inbertsioa.
  • Lokalaren alokairuaren kontratua.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Kultura - Merkataritza

            OHARRAK

            • Aurreko urtean diru laguntza jaso duten eskatzaileek, ez dute dokumentazioa berriro aurkeztu beharko.
            • Ordainketak zatika egingo dira hiru hilabetetik behin, hiruhilekoa amaitu ondoren eta justifikatu egin beharko da hil horietan alokairua ordaindu izana.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.