Ibilgailuen gaineko zerga ofizioz itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailuen gaineko zerga itzultzea, behin betiko baja eman zaiolako edota lapurretagatik behin behineko baja eman zaiolako Trafiko Zuzendaritzan.

NORK ESKA DEZAKE?

Zerga helbideratuta badago, Trafiko Zuzendaritzak baja jakinarazitakoan, Udalak ofizioz egiten du itzultzea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Zerga helbideratua badago, ezertxo ere ez.
  • Zerga helbideratzeke badago, eskaera orria bete eta kontu korrontea adierazi.

NON ESKATZEN DA?

Ofizioz egiten da.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ordenantza fiskala esteka

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    • Trafiko Zuzendaritzaren informazioa jasotzea.
    • Udal errolda fiskalean ibilgailuari baja ematea.
    • Ordainketa prestatzea eta itzultzea ibilgailuaren titularrari.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Eskumena duen organoak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Arlo ekonomikoa - Errentak

      OHARRAK

      Zerga itzultzeko ordainketa banku transferentzia bidez egingo da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.