Ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz erositako da ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Zuzendaritzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da. Era berean, aldi batez bajan egon diren ibilgailuei alta ematen zaienean ere egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Soilik online edo posta arruntez egiten denean.

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Online edota posta arruntaz egingo balitz, auto likidazioari ordainketaren agiria erantsi beharko zaio nahitaez.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Turismoak
            9 zaldi fiskaletik beherakoak41,96 /urteko /anual
            9tik 11,99ra bitartekoak86,27 /urteko /anual
            12tik 13,99ra bitartekoak143,78 /urteko /anual
            14tik 15,99ra bitartekoak201,30 /urteko /anual
            16tik 19,99ra bitartekoak261,60 /urteko /anual
            20 zaldi fiskaletik gorakoak336,76 /urteko /anual

            002 - Autobusak
            21 jarleku baino gutxiagokoak199,29 /urteko /anual
            21etik 50era bitartekoak283,84 /urteko /anual
            50etik gorakoak354,80 /urteko /anual

            003 - Kamioiak
            1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria dutenak101,15 /urteko /anual
            1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria dutenak199,29 /urteko /anual
            2.999 kilotik gorako eta 9.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak283,84 /urteko /anual
            9.999 kilotik gorako karga erabilgarria dutenak354,80 /urteko /anual

            004 - Traktoreak
            16 zaldi fiskaletik beherakoak42,27 /urteko /anual
            16tik 2era bitartekoak66,44 /urteko /anual
            25etik gorakoak199,29 /urteko /anual

            005 - Atoiak eta erdiatoiak, trakzio mekanikoko ibilgailuek aramenda
            1.000 kg-tik beherako eta 750 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak42,27 /urteko /anual
            1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria dutenak66,44 /urteko /anual
            2.999 kilotik gorako karga erabilgarria dutenak199,29 /urteko /anual

            006 - Beste ibilgaillu batzuk
            Ziklomotoreak10,57 /urteko /anual
            125 cm3 bitarteko motozikletak10,57 /urteko /anual
            125 eta 250 cm3 bitarteko motozikletak18,11 /urteko /anual
            250 eta 500 cm3 bitarteko motozikletak36,25 /urteko /anual
            500 eta 1.000 cm3 bitarteko motozikletak72,47 /urteko /anual
            1.000 cm3-tik gorako motozikletak138,16 /urteko /anual

            Ibilgailuak lehen aldiz erosten direnean eta horiei behin betiko baja ematen zaienean, hil naturalei erreparatuta hainbanatuko da kuotaren zenbatekoa, erosi eta baja eman den eguneko hila barne hartuta.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Udaletxean jasoko balitz, ibilgailuen gaineko zergaren autolikidazioa egitea eta kobratzea.
            • Online edota posta arruntaz egingo balitz, autolikidazioa eta ordainketaren agiria aurkeztu izana egiaztatzea.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Errentak

              OHARRAK

              • Ibilgailuaren zerga hurrengo urteetarako helbideratu daiteke.
              • Udal zerga ekonomia sailean ordaindu behar da ibilgailuaren alta edota matrikulazioa Trafiko Zuzendaritzan egin aurretik.
              • Legeak dio ibilgailua eta horren titularra udalerri berean egon behar direla alta emanda. Horren ondorioz, titularrak ibilgailuaren zerga erroldatutako udalerrian ordainduko du.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.