Ordainagiriak helbideratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zergen eta tasen ordainketak kontu korrente bidez ordaintzeko eskaera, uraren eta zaborraren tasa izan ezik.

Ura eta zaborraren tasa helbideratzeko "Gipuzkoako Urak SA-ra" zuzendu behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.
            • Ekonomia arloak ordaingiria helbideratzea eta artxibatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Arlo Ekonomikoko teknikari eskudunak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Errentak

              OHARRAK

              • Eskaeraren iraupena mugagabea da, eta besterik komunikatu ezean, ez da beharrezkoa berritzea.
              • Udalak helbideratutako ordainagiriak ez ditu postaz bidaliko. Ordainagiria etxean jasoz gero, helbideratu gabe dagoela esan nahi du.
              • Uraren eta zaborraren tasa helbideratzeko Gipuzkoako Urak-en telefonoa eta helbidea hauek dira:
                • Telefonoa: 943850883
                • Helbidea: Aingeru kalea 14, behea

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.