Hobariak edo salbuespenak desgaitasunagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasuna duten pertsonek udal zergetan eta tasetan eduki ditzaketen salbuespenen edo hobarien eskaria.

Zer udal zergetan eta tasetan onarturik dago salbuespena edo hobaria desgaitasunagatik?

  • Ibilgailuen gaineko zergan salbuespena

Zerga honetatik salbuetsita egongo dira desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulaturik dauden ibilgailuak, betiere desgaituak bakarrik erabiltzekoak direnean, pertsona desgaituek gidatutakoak nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan, ondorengo bi baldintza hauek betez gero:

1.-Desgaitasuna duten pertsonek, ondorengo egoera bat beteko balute:

  • %33 edo gehiagoko eta %65etik beherako desgaitasuna duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran daudenak, hau da, Minusbaliotasun-maila aitortu, aldarrikatu eta kalifikatzeko Prozedura arautzen duen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinean adierazitako baremoko A, B edo C letretan deskribatutako egoeretakoren batean daudenak, edo aipatutako baremoko D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.
  • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek.
  • Salbuetsita daude, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapeandesgaitasun maila %100eko %65ekoa edo handiagoa duen pertsona bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.
  • Ibilgailu bat baino gehiago badute jabetzan, ibilgailu bakarrak izango du salbuespena.

2.- 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak

  • Obren gaineko zergan hobaria

%90eko hobaria izango dute desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak hobetzeko egiten diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek.

Noiz eskatzen da?

  • Ibilgailuen gaineko zergan:

Urtarrilak 31 arte.

Geroago egiten diren eskaerek eragina izango dute eskaera egin den zergaldiaren hurrengo zergalditik aurrera.

  • Obren gaineko zergan hobaria:

Obraren baimena eskatzean.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ibilgailuen gaineko zergan:
    • Desgaitasuna: Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako desgaitasunaren egiaztagiria; gidatzeko baimena; ohiko gidari azaltzen den ibilgailuaren aseguru-poliza, ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioen zinpeko adierazpena.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria:
    • Desgaitasuna: Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako desgaitasunaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako agiriekin batera.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.
            • Ekonomia arloko teknikariak dagokion txostena egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Errentak

              OHARRAK

              • Hobaria onartzeko nahitaezkoa izango da Udal zorrik ez edukitzea.
              • Ibilgailuen gaineko zergaren salbuespenean oinarritzen duen baldintza espresuki ez betetzeak, hau da, desgaitasuna duen pertsonaren izenean matrikulatutako ibilgailuak erabilera esklusiboa ez izatea, Zerga urraketatzat hartuko da eta 300 euroko diruzko isun finkoaz zigortuko da. Honez gain urte korrontean onarturiko salbuespena indargabetuko da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.