Udal zergetan eta tasetan hobarien eta salbuespenen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal ordenantza fiskaletan arauturiko salbuespen eta hobarien eskaera: ibilgailuen, ondasun higiezinen, jarduera ekonomikoen eta obren gaineko zergetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: Ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Zerga edo salbuespen motaren arabera, zerga arautzen duen ordenantza fiskalak eskatzen duena, salbuespena edo hobariaren baldintzak betetzen direla ziurtatzen duena.

- Ondasun higiezinen gaineko zerga:

  • Familia ugaria: ikusi familia ugarientzat hobariak fitxa.

- Ibilgailuen gaineko zerga:

  • Desgaitasuna: ikusi desgaitasunagatik hobariak fitxa.
  • Ibilgailu historikoa, elektrikoa eta hibridoa.

- Obren gaineko zerga:

  • Desgaitasuna.
  • Eguzki plaken instalazioa.

- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

  • Errenta edo etekin garbia negatiboa ziurtatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.
            • Ekonomia arloko teknikariak dagokion txostena egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Errentak

              OHARRAK

              Hobaria onartzeko nahitaezkoa izango da Udalarekiko zorrarik ez edukitzea.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.