Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko eskritura publikoari sarrera ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hiri izaerako lursailaren eskualdaketa jasotzen duen eskritura publikoari sarrera ematea Udal erregistroan, ondoren hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko.

Jabetza erregistroan aurkezteko, nahitaezkoa da Udalean eskriturak sarrera eduki duela egiaztatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasuetan; ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Eskualdaketaren jatorrizko eskritura zigilua botatzeko eta kopia bat Udalean uzteko.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Sarrera ematea eta jatorrizko eskritura sarreraren zigiluarekin interesdunari ematea.
            • Eskrituraren kopia arlo ekonomikora bidaltzea dagokion zerga likidatzeko.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Errentak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.