Zerga betebeharrak atzeratzea edo zatikatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorrak ateratzeko edo zatikatzeko eskaera da, egoera ekonomiko-finantzarioa dela eta, aldi batean, ezin denean ordainketa egin.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Interesdunak eskatzen badu: NAN, AIZ, pasaportea edo bizileku baimena.
  • Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Zorra aldi batez ordaintzea eragozten duen egoera ekonomiko finantzarioa egiaztatzen edo agerrarazten duen agiriak, ordainketak geroratzea eta kreditu kobraezinak arautzen dituen udal ordenantzaren 3.2 artikuluan xedatutakoak.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 7 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.
            • Ekonomia arloko teknikariak dagokion txostena egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Dirubilketa

              OHARRAK

              Zatitze eta geroratze epea:

              1. 150,00 € baino gutxiagoko zorra ez da zatikatu edo geroratuko.
              2. 150,00 eta 300,00 € bitartean 3 hilabete
              3. 300,00 eta 600,00 € bitartean 6 hilabete
              4. 600,00 € tik gorakoak 12 hilabete

              Berandutze interesak:

              Zorra 3.000,00 € tik gorakoa bakarrik denean likidatuko da.

              Tipoa: 2/2005 Foru Arauaren 26.6 artikuluan ezarritakoa.

              Betebeharrak:

              Ordainketaren atzerapena onartu ahal izateko, eskatzaileak ordainketarako borondatezko aldiaren barruan sortzen diren zor berriak ordaintzeko konpromisoa hartu behar du.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.