Ordainketak egin edo eta kobratze/ordainketa frogagiriaren kopia eskuratu

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zergak edo isunak ordaintzea, Eusko Jaurlaritzako ordainketa pasabidea erabiliz.

Kobratze agiria: zergen eta isunen ordainketa egiteko erabiltzen den dokumentua, jatorrizkoa galtzen denean.

Ordainketa frogagiria: ordaindutako agiriaren kopia, jatorrizkoa galtzen denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainketa edonork egin dezake ordaingiria edukiz gero, pasabide honetara zuzenduz:

Kobratze/ordainketa frogagiriaren kopiak interesdunak edo legezko ordezkariak eskatu ditzake Gipuzkoako atarian.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Interesdunak eskatzen badu: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: momentuan. eskaera online edota posta arruntaz eginez gero, 48 ordutan.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Ez dagokio

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Arlo ekonomikoa - Dirubilketa

            OHARRAK

            Agiria ematen denean interesdunari zer zor duen jakinaraziko zaio.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.