Ondasunen egiaztagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Interesdunak, udal errolda fiskaletan zein ondasun higigarri edo higiezin dituen egiaztatzen duen agiri administratiboa da.

Oro har, egiaztagiri hau epaitegietara aurkezteko ematen da, doako justizia eskatzeko prozedura izapidetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Interesdunak eskatzen badu: NAN, AIZ, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 7 egun

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Ziurtagiria osatu dagokion organo eskudunak.
            • Ziurtagiria interesdunari jakinarazi.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Arlo ekonomikoa - Dirubilketa

              OHARRAK

              • Ondasun ziurtagiria adingabe bati badagokio: Familia-Liburua, eta behar izanez gero, erantzunkizun aitorpena.
              • Eskatzaileak seme-alaba adingabeen Ondasunen-ziurtagiria eskatu badu eta seme-alabak berarekin bizi ez badira, guraso-agintea egiaztatzen duen agiria edo seme-alabekin bizi den gurasoaren baimena aurkeztu beharko du.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.