Iradokizun, erreklamazio eta eskerrak jasotzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarrek egiten dituzten eskerrak, iradokizunak eta erreklamazioak jasotzea eta bideratzea.

* Erreklamazioa partikularren ondasun edo eskubideetan izandako lesioengatik bada, eta udal zerbitzuen funtzionamenduaren ondorio, ikus "Kalteak, Ondare Erantzukizunagatik" izapidea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkapen idatzia, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: ez dagokio
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Iradokizuna, erreklamazioa edo eskerra jasotzea.
            • Kexaren edukiaren arabera dagokion zerbitzura bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Orokorra - iradokizun, erreklamazio eta eskertzaren arabera dagokiona.

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.