Aisialdi jarduerak eremu publikoetan: litzentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia eskuratzea da kultura eta kirol arloak kudeatzen dituen gune batzuk erabiltzeko data jakin batean egingo diren jardueratako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Udal frontoia erabiltzeagatik
            Kantxa alokatzeagatik, orduko10,72 €
            Dutxako eta pertsonako2,62 €
            Probalekuak alokatzegatik, ekitaldiko karrejo aldaketa badago672,61 €/eguneko €/por día
            Probalekuak alokatzegatik, ekitaldikokarrejo aldaketarik ez badago101,31 €/eguneko €/por día
            Frontoia jaialdiak ospatzeko eta halakoetarako alokatzeagatik, eguneko eta eskaerako417,03 €
            001 - Kultur etxeko areto nagusia alokatzeagatik
            Eguneko eta eskaerako80,77 €
            001 - Kultur etxeko gainerako aretoak alokatzeagatik
            Eguneko eta eskaerako40,39 €
            001 - Insausti Jauregiko gainerako aretoak erabiltzeagatik
            Eguneko eta eskaerako71,10 €
            Ikus-entzunezko ekipoa alokatzeagatik35,55 €
            001 - Baztartxo zinema-aretoa alokatzeagatik
            Eguneko eta eskaerako403,85 €

            • Irabazi asmorik gabeko Azkoitiko elkarteentzat udalak beregain hartzen du kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dagokion arloan eskatutako aretoa edo gela libre dagoen egiaztatzea.
            • Ekonomia arlora bidaltzea likidatzeko.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Kultura - Kultura

              OHARRAK

              Udal sailek erabiltzeko lehentasuna izango dute.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.