Kultur Etxea erabiltzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kultur Etxean zerbitzu zehatzik eskaintzen ez duten gelak erabili ahal izateko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Kultur etxeko areto nagusia alokatzeagatik
            Eguneko eta eskaerako80,77
            001 - Kultur etxeko gainerako aretoak alokatzeagatik
            Eguneko eta eskaerako40,39

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Egiaztatu eskatutako eguna libre dagoen.
            • Dagokion udal tasa likidatu hala badagokio.
            • Alkatetzara bidali sinatzeko.
            • Interesdunari jakinarazi.
            • Udaltzaingoari jakinarazi.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              Eskaerak gutxienez bi egun lehenago aurkeztu behar dira.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.