Leihatila bakarra: Eusko Jaurlaritzara eta Foru Aldundira zuzendutako idatziak erregistratzeko

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo Udalak hitzarmen bana du sinatuta Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, administrazio horietako organoetara zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Andoaingo Udaleko Erregistro bulegoan aurkez ditzaten herritarrek.

Ondorioz, gaur egun Eusko Jaurlaritzara edo Gipuzkoako Foru Aldundira zuzendutako idatzi edo eskaera bat aurkezteko herritarrek ez dute Donostiara joan beharrik, Andoaingo Udalaren Erregistroan aurkez ditzakete. Besteen artean, eskaera hauek egin daitezke:

  • Haurren jaiotzagatik edo adopzioagatik dirulaguntzak.
  • Etxebidera zuzendutakoak.
  • Lehiaketa-oposizio prozesuetan parte hartzeko eskaerak.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Pertsona juridikoek (Ondasun Komunitateak eta Elkarteak izan ezik) ezin izango dituzte aurkeztu Foru Ogasunera zuzendutako idatziak, zeren-eta horretarako zerbitzu telematikoak erabiltzera derrigortuta daude (1/2016 agindua).

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.
  • Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

                                                                                                                                                                                                                                              • Telefonoz edo Internetez: Informazio gehiago

                                                                                                                                                                                                                                              Gipuzkoako Foru Aldundia (Orokorra)

                                                                                                                                                                                                                                              943 112 111 .............. www.gfaegoitza.net/eu/html

                                                                                                                                                                                                                                              Gipuzkoako Foru Ogasuna

                                                                                                                                                                                                                                              902 100 040 .............. www.gipuzkoa.net/ogasuna/

                                                                                                                                                                                                                                              Eusko Jaurlaritza

                                                                                                                                                                                                                                              012 .......................... www.euskadi.net/y22-home/eu

                                                                                                                                                                                                                                              Andoaingo Udala

                                                                                                                                                                                                                                              943 300 830 .............. www.andoain.eus

                                                                                                                                                                                                                                              Ordaindu behar da?

                                                                                                                                                                                                                                              Doan da.

                                                                                                                                                                                                                                              Izapidetze edo ebazpen epea

                                                                                                                                                                                                                                              • Legezko gehienezko epea: Erregistroa berehala egingo da. Ebazteko epea eskaera zuzentzen zaion erakundeak jarriko du.

                                                                                                                                                                                                                                              Araudi aplikagarria

                                                                                                                                                                                                                                              Eskaera jaso ondorengo urratsak

                                                                                                                                                                                                                                              1. Eskaera-orria jaso eta egiaztatu.
                                                                                                                                                                                                                                              2. Eskaera erregistratu eta atxikitako agiriak eskaneatu.
                                                                                                                                                                                                                                              3. Erregistroaren bolantea entregatu eta agiri jatorrizko agiriak itzuli.
                                                                                                                                                                                                                                              4. Erregistroan utzitako agiriak dagokion lansailera edo, hala balegokio, dagokion administraziora bideratu.

                                                                                                                                                                                                                                              Nork onartu behar du?

                                                                                                                                                                                                                                              Izapidetzea ez dagokio Andoaingo Udalari.

                                                                                                                                                                                                                                              Izapidetze ardura duen lansaila

                                                                                                                                                                                                                                              ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzua - 943 300 830 edo ataria@andoain.eus

                                                                                                                                                                                                                                              Beste zenbait ohar interesgarri

                                                                                                                                                                                                                                              • Andoaingo Udal Erregistroan jasotako sarrera erregistroa hartuko da kontuan interesdunek epeak betetzeari dagokionean.
                                                                                                                                                                                                                                              • Agiriak erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara bidaltzeko konpromisoa hartzen du Andoaingo Udalak, beti ere, irteera data idatzita egongo delarik.

                                                                                                                                                                                                                                              Datu pertsonalen babesa

                                                                                                                                                                                                                                              Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

                                                                                                                                                                                                                                              DBEB kodea: M07

                                                                                                                                                                                                                                              Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

                                                                                                                                                                                                                                              Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

                                                                                                                                                                                                                                              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                                                                              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                                                                              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                                                                                                                                                                                                                                              Informazio gehiago: LOPD