Andoaingo udalherriko trafiko isunen kontsulta

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu Telematikoen bitartez, Andoaingo udalerrian Udaltzaintzak edo Ertzaintzak salatutako trafiko arau-hausteengatik jarritako isunak kontsultatu ditzakezu.

Isunak kontsultatzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

  1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
  2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu.
  3. Isunen bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edonork, beti ere elektronikoki identifikatzeko sistemaren bat badu.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

Non/Nola eskatu daiteke?

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Zerga ordaintzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez: Ordaindu gabeko isunik bazenu, pagatu dezakezu segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidearen bitartez:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu:
        • Isunen bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.
        • Ordaindu nahi bazenu, aukeratu ordaintzeke dagoen isuna eta jarraitu argibideak. Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidera (Eusko Jaurlaritza) segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen plataformaza, bideratuko zaitu aplikazioak.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Udaltzaintza - 900 300 819 edo udadmin@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Gogoratu, isunaren jakinarazpena unean bertan jasotzen bada 20 eguneko epean ordaintzen baduzu edo 20 egunetan jakinarazpena ondoren egin bada, %50eko beherapena izango duzula. Alegaziorik jarriko bazenu beherapen eskubidea galduko zenuke.
        • Orri honetako goialdean, eskuinean, dagoen Gipuzkoako beste udal batera joan aukeran sakatuz udalez alda dezakezu eta bertan izan ditzakezun tasa eta zergak kontsultatu eta ordaindu.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Trafiko kontuetako zehapen-espedienteak

        DBEB kodea: A25

        Fitxategiaren xedea: Trafiko kontuetako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD