Ordaindutako erreziboen kontsulta eta inprimaketa

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu Telematikoen bitartez, zure izenean dauden tasen eta zergen ordainagiriak (ura, zaborrak, ibilgailua...) kontsultatu eta inprimatu ditzakezu.

Kontsulta:

  1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
  2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu.
  3. Zure izenean dauden tasa eta zergen atalean sartuko zara.

Aukera hauek eskaintzen zaizkizu:

  1. Ordaindu gabe dauden erreziboak: pantailan azalduko dira nahiz eta helbideratuak egon, borondatezko epearen bukaeran egiten baita kargua. Xehetasunak ikus ditzakezu, baina ezin da ordainagiria deskargatu eta inprimatu.
  2. Banketxeak bidali badu ordainagiria: bertan jasotzen diren erreferentzi eta gakoarekin inprimatu dezakezu http://dokumentuak.gipuzkoa.net/ webgunean.
  3. Ordaindutako erreziboak: bilaketa egin dezakezu kontzeptu eta urteen arabera. Bilaketa eginik deskargatu dezakezu nahi duzun tasa edo zergaren erreziboa.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edonork, beti ere elektronikoki identifikatzeko sistemaren bat badu.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

Non/Nola eskatu daiteke?

Internetez:

Ordaindu behar da?

Doan da.

Izapidetze edo ebazpen epea

  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

Araudi aplikagarria

Eskaera jaso ondorengo urratsak

Ez dagokio.

Nork onartu behar du?

Ez dagokio.

Izapidetze ardura duen lansaila

Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

Beste zenbait ohar interesgarri

  • Orri honetako goialdean, eskuinean, dagoen Gipuzkoako beste udal batera joan aukeran sakatuz udalez alda dezakezu eta bertan izan ditzakezun tasa eta zergak kontsultatu eta ordaindu.
  • Ordainagiria pertsona edo erakunde baten aurrean aurkeztu behar baduzu, eta honek egiaztatu nahi balu hau benetakoa dela http://dokumentuak.gipuzkoa.net helbidean sartuz egin dezake. Behin barruan, Agirien Egiaztapena sakatu eta NAN zenbakiarekin eta ziurtagiriaren behealdean eskuinean dagoen kodea sartuz egiaztatu ahal izango du ziurtagiria benetakoa dela.

Datu pertsonalen babesa

Fitxategiaren izena: Zergabilketa

DBEB kodea: M06

Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: LOPD