Datu pertsonalen lagapena

Zer da? Zertarako da?

Udal administrazioan jasota dauden izaera pertsonaleko datuak hirugarren bati lagatzea.

* Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak espresuki aipatzen du lagatzailearen eta lagapen?hartzailearen bidezko funtzioekin zuzenean erlazionatutako xedeak betetzeko, eta, interesdunaren baimenarekin baino ezingo zaiola hirugarren bati ezagutzera eman datuak.

Nork eska dezake?

Erakunde interesatuak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera inprimaki normalizatuan, izaera pertsonaleko datuen lagapen-hartzaileak onartu beharreko baldintzak jasotzen dituena.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena.
          2. Administrazio Orokorreko Teknikariaren txosten juridikoa.
          3. Alkatetzaren ebazpena baimena emanez edo ukatuz.
          4. Kontratu bat sinatuko da datuak emango zaizkion erakundearekin, non jasoko den: datuen arduradunak emandako instrukzioen arabera tratatu beharko dituela datuak lagapen-hartzaileak, ez dituela erabiliko kontratuan jasotzen ez den bestelako helburu baterako eta ez dituela komunikatuko beste pertsona batzuei, ezta bere kontserbaziorako ere.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Datu pertsonalen babesaren arloko jardunbide egokien eskuliburua EAEko Toki Erakundeetarako.
          • Legeak xedatzen duenaren arabera, datu pertsonalen berri duena behartuta dago, jakiteagatik soilik, Legean zehaztutako xedapenak betetzera.
          • Erakunde lagapen-hartzaileak datuak lagatako helburuarekin bakar-bakarrik tratatuko ditu horiek.
          • Datuak lagatako helburuarekin tratatu ezean, erantzule bakarra erakunde lagapen hartzailea izango da, eta berak erantzun beharko die bai hirugarren pertsonei eta entitateei bai Udalari, sortzen diren kalte edo galerengatik.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD