Izaera pertsonaleko datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo erabilpenaren aurka egiteko eskubideak

Zer da? Zertarako da?

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999, espreski dio, administrazioak datu pertsonalak eskatzen dizkion interesdunak berak, datu horiek zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango duela. Horrela bada interesdunek eskubide hauek izango dituzte:

  • Udal fitxategi automatizatuak tratatuak izango diren izaera pertsonaleko datuak eskatu eta horiei buruz informazioa doan jasotzeko eskubidea. Era berean datu horiekin egin diren edo egitea aurreikusita dauden jakinarazpenen berri izateko eskubidea.
  • Udal fitxategi automatizatu batean dauden izaera pertsonaleko datuak zuzentzeko eskubidea.
  • Udal fitxategi batean dauden datuak ezereztekoa. Ezereztearen ondorioz datuak blokeatu egingo dira.
  • Izaera pertsonaleko datuak tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, egoera jakin bat dela-eta arrazoi sendo eta legitimoak daudelako.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera inprimaki normalizatuan, eskaeraren arrazoiak azalduz.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 10 egun

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera aurkeztu
          2. Datuen zuzenketaren kasuan, zuzenketa egin dela idatziz jakinaraziko zaio interesdunari honek eskaera-orrian adierazi duen helbidera.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Datu pertsonalen babesaren arloko jardunbide egokien eskuliburua EAEko Toki Erakundeetarako.
          • Tratamendu Kontrolatzaileak uste badu zuzentzeko edo ezerezteko eskaera ez dela bidezkoa, arrazoituta jakinaraziko du, 10 egun naturaleko epean, Lege Organikoaren 18. artikuluak eta 1720/2007 Errege Dekretuaren 117-119 artikuluek xedatzen duten erreklamazioa jarri ahal izateko.
          • Eskubide hauek, erabat edo partzialki, ukatzen zaizkion pertsonak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake. Honek, 6 hilabeteko epean erabaki beharko du erreklamazio bidezkoa den edo ez.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD