Erroldan dauden datu pertsonalak aldatzea

Zer da? Zertarako da?

Biztanleen udal-erroldan izena emanda dagoenaren datu pertsonalak aldatzea, akatsen bat dagoelako edo daturen bat aldatu delako.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den eta interesdunaren baimena duen edonork.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Aurkeztu beharreko agiriak desberdinak izango dira aldatu behar den datuaren arabera: NAN, pasaporte edo bizileku-baimenari buruzko daturen bat bada, agiri hori aurkeztu beharko da.
  2. Beste pertsona baten izenean jarduteko, honek idatziz emandako baimena aurkeztu beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ez dagokio

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Datu pertsonalen babesaren arloko jardunbide egokien eskuliburua EAEko Toki Erakundeetarako.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          DBEB kodea: M08

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD