Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, bere 31. artikuluan ezartzen duenez, administrazio publiko bakoitzak argitaratuko ditu dokumentuak elektronikoki aurkezteko zein egunetan eta zein ordutan egongo diren irekita (...) eta, halaber, zehaztuko du egun baliogabeen egutegia, epeak zenbatzeko (...).
Egun baliodunak, udal bulegoak irekita dauden eta herritarrei arreta ematen zaien egunak dira, hau da, astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik.
Jendaurreko ordutegia 08:00etatik 14:30era da, ekainetik irailera izan ezik, horietan 08:00etatik 13:30era baita.
Egun baliogabeak, egintza jakin batzuk egiteko edo epeak zenbatzeko egokiak ez diren jaiegunak dira. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da. Egun bat balioduna bada interesduna bizi den udalerrian edo autonomia-erkidegoan, eta baliogabea administrazio-organoaren egoitzan, edo alderantziz, baliogabetzat joko da beti.
Epe bat egun baliodunekoa dela aipatzen denean, esan nahi da egunen zenbaketan urteko larunbat eta igande guztiez gain, honako jaiegunak ere kanpo geratzen direla:
2019ko egun baliogabeen egutegi ofiziala
Prozedura batean interesa duen edonork kontuan hartu behar du egun natural, baliodun eta baliogabeen arteko bereizketa, bi arrazoirengatik:
1.- Egunak baliogabeak direnean, udal-bulegoak itxita egoten dira. Hala ere, eskaerak eta idatziak urteko egun guztietan eta eguneko 24 orduetan erregistratu daitezke erregistro elektronikoaren bidez .
2.- Epeak zenbatzeko:
Hau da, interesdunak udalaren erabaki edo ebazpen baten jakinarazpena jasotzen badu 2019.3.4an, horren aurkako berraztertze-errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea, adibidez, 2019.4.4an amaituko da eta zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri nahi baduzu, bi hilabete horiek 2019.5.4an amaituko dira. Baina egun hori baiiogabea izanik, ulertuko da epea hurrego egun baliodun arte luzatzen dela, hau da, 2019.05.06ra.
Mugaegun-hilabetean ez badago hasierako egunaren baliokiderik, epea hilaren azken egunean amaitzen dela ulertuko da.
Prozedura edo tramitearen arabera
Prozeduraren arabera.
Ez dagokio
Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkatetzak eskuordetuta
Langileria - 943 300 830 edo pertsonala@andoain.eus
Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa
DBEB kodea: M07
Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola
Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: LOPD