Udalarekin harremanak euskaraz nahi dituztenen erroldan izen ematea

Zer da? Zertarako da?

Herritarrari aukera ematen zaio Udalarekin dituen ahozko zein idatzizko harremanak euskara hutsez izatea.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Non/Nola eskatu daiteke?

      Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

      Ordaindu behar da?

      Doan da.

      Izapidetze edo ebazpen epea

      • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

      Araudi aplikagarria

      Eskaera jaso ondorengo urratsak

      Ez dagokio.

      Nork onartu behar du?

      Ez dagokio.

      Izapidetze ardura duen lansaila

      Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

      Beste zenbait ohar interesgarri

      Nola erregistratu idatzi bat Internet bidez?

      Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi:.

      1. Autentikatu ziurtagiri digitala edo B@kQ erabiliz.
      2. Eremuak bete: gaia (220 karaktere), testua (2.000 karaktere) eta hutsik dauden gainontzekoak eta jarraitu adierazten diren urratsak.
      3. Edozein artxibo mota igo dezakezu, beti ere 50 MB baino txikiagoa.

      Azkenean, egindako erregistroaren ziurtagiria inprimatu dezakezu edo hori bera posta elektronikoz jaso.

      Datu pertsonalen babesa

      Fitxategiaren izena: Udalarekiko harremanak euskaraz dituzten herritarrak

      DBEB kodea: A48

      Fitxategiaren xedea: Udalarekiko harremanak euskaraz izan nahi dituzten herritarren datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

      Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: LOPD