Beste pertsona baten izenean tramiteak egiteko baimena

Zer da? Zertarako da?

Biztanleen Udal Erroldan izapideak egiteko beste pertsona bati eman beharreko baimena. Ordezkariak honako izapideak egin ahal izango ditu:

  • Interesdunaren errolda/inskripzio ziurtagiriak eskatzea.
  • Interesdunaren izenean pertsona baten edo batzuen ofiziozko baja eskatzea.
  • Interesdunari helbide jakin batean alta ematea.
  • Etxebizitza aldaketak izapidetzea

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den eta interesdunaren baimena duen edonork.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez.
  2. Baimendutakoaren NANen originala edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  3. Interesdunaren NANen fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ez dagokio.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          DBEB kodea: M08

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD