Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskribapena berritzea

Zer da? Zertarako da?

Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarren errolda inskripzioa berritzea.

* Apirilaren 2ko, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 16.1 artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera (...) ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoak ez diren atzerritarrak udal erroldan inskripzioa bi urtetik behin berrikusi beharko da.”

Nork eska dezake?

Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarren.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Errolda berritzeko eskaera inprimakia interesa duen pertsonak edo honen ordezkariak sinatua.
  2. Egoitza-txartela edo indarrean dagoen pasaportea (hau iraungita baldin badago, berritu izanaren egiaztagiria).
  3. Jatorrizko herrialdeko nortasun zedula eskatzaileak beste dokumenturik ez duen kasuetan bakarrik onartuko da.

* Eskatzailea adin txikikoa denean, berritzeko eskaera bere aitak edo amak edo adin txikikoaren legezko ordezkaria den pertsonak sinatu beharko du, eta nortasun agiriaren fotokopia erantsi beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Udalak, Estatistika Institutu Nazionaleko Lurralde Ordezkaritzak eskatuta interesa duen pertsonari jakinarazi beharko dio preskripzio epea baino lehen erroldako inskripzioa berritu beharko duela, eta hala egiten ez badu Udaleko erroldan baja emango zaiola.
          2. Interesa duen pertsonak, edo honen ordezkariak, Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan beharko du adierazitako epean, eta Andoainen bizitzen jarraitzen duela egiaztatu eta erroldako inskripzioa berritzeko eskatu beharko du.
          3. Interesa duen pertsona adierazitako epean bertaratzen ez bada, erroldako inskripzioaren iraungitzea adostuko da Alkatetzaren ebazpenaren bidez.
          4. Ebazpen horren berri emango zaio interesdunari eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Eskaera egiteko epea: Eskaera erroldako azken inskripzioa egin eta 2 urteko epea bukatu aurretik egin behar da.
          • Bajaren ondorio data ebazpenarena izango da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          DBEB kodea: M08

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD