Erroldan baja ematea heriotza dela-eta

Zer da? Zertarako da?

Hil den pertsona bat biztanleen udal-erroldatik baja emateko eskaera egitea, prozedura arruntaren bidez egin gabe.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Heriotza-ziurtagiria.
  2. Beste pertsona baten izenean jarduteko, honek idatziz emandako baimena aurkeztu beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Baja eman eta agiriak artxibatu.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Ez dago ezer aipagarririk.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

        DBEB kodea: M08

        Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD