Erroldan ofiziozko baja ematea interesdunak eskatuta

Zer da? Zertarako da?

Bajak Andoaingo Herritarren Udal erroldan, pertsona interesatuak hala eskatuta.

Heriotz zioz baja emateko ikus Erroldan baja ematea heriotza dela-eta fitxa.

* Toki-erakudeen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren araudiko 72. artikuluaren arabera, Udalak gaizki inskribatu duelako ofiziozko baja emango dio aipatutako araudiaren 54. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete gabe erroldatuta daudenei, dagokion espedientean hori egiaztatu ondoren interesatuari horren berri emango zaio.

Oharra: Bere nazionalitate herrialdera itzultze ondoriozko baja bada, interesdunak nahikoa du bere borondatez aurkeztutako jakinarazpena.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edozein pertsona, jabea, egoliarra, alokairu kontratuaren titularra edo arrazoitutako interesa adierazten duena.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan, non azalduko den adierazitako pertsonak ez direla aipatutako bizilekuan bizi, ez duela pertsona horien berri eta erroldan baja ematea eskatzen dela.
  2. Beste pertsona baten izenean jarduteko, honek idatziz emandako baimena aurkeztu beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Datuak Udal Erroldan egiaztatu ondoren, eskaeraren edukiaren berri emango zaie interesdunei, eta 15 eguneko epea emango zaie bere benetako helbidea jakinaraz dezaten.
          2. Udaltzaintzari txostena eskatuko zaie. Honek adierazten badu interes-dunak egiazki helbide horretan bizi direla, eskaera bertan behera utziko da. Interesdun diren pertsona guztiei jakinaraziko zaie ebazpena.
          3. Jakinarazpena egiten saiatu eta hau ez bada egiterik izan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuko da 10 eguneko epea emanez alegazioak aurkeztu ditzaten baja eman aurretik.
          4. Erroldatze Kontseiluaren txostena eskatu.
          5. Kontseiluaren txostena aldekoa balitz, Alkatetzaren Ebazpena interesdunak erroldan baja emateko baimena emanez.
          6. Bajaren iragarkia argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

          * Espedientea izapidetzen ari den bitartean interesdunak Udaletxean agertuko balira beren benetako helbidea egiaztatuz horien egoera erregularizatzeari ekingo zaio eta espedientea artxibatu egingo da.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Bajaren ondorio data ebazpenaren dataren berdina izango da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          DBEB kodea: M08

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD