Erroldan alta ematea jaiotza edo adopzioa dela-eta

Zer da? Zertarako da?

Jaioberria, adopzioan edo adopzio aurreko familia harreran hartutako haur bat Biztanleen Udal-Erroldan izena ematea.

Nork eska dezake?

Jaioberriaren edo haur adoptatuaren gurasoak edota senide batek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Famili Liburua, zeinean jaioberria azalduko den eta eskatzailearen NA.
  2. Beste pertsona baten izenean jarduteko, honek idatziz emandako baimena aurkeztu beharko da.

Horrez gain, haurren jaiotzagatik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko asmorik bazenu (udalak bideratuko du eskaera):

  • Familia Liburua.
  • Gurasoen NAN
  • Banketxe ziurtagiria Kontu korrontearen zenbaki eta titularrarekin.
  • Eskatzailearen ezkontza baliogabetzea, banaketa judiziala edo dibortzioa egonez gero, seme-alaben zainketa ematen dion ebazpen judiziala.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Alta eman eta agiriak artxibatu.
          2. Haurren jaiotzagatik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzetako bat eskatuz gero, eskaera eta gainontzeko agiriak bideratu bertara.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Seme-alabak dituzten familientzako Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzei buruzko informazioa.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          DBEB kodea: M08

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD