Biztanleen Udal Erroldan alta edo helbide aldaketa

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea beste udalerri batetik edo atzerritik hirira bizitzera datozenak eta baita, edozein zioagatik, udalerrian bizi arren, Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak. Jaiotza edo adopzio kasuetarako ikus Erroldan alta ematea jaiotza edo adopzioa dela-eta fitxa.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan

  1. Errolda inprimakia behar bezala beteta.
  2. Adin nagusikoek, Indarrean dagoen NAN, AIZ edo pasaportea.
  3. Beste pertsona baten izenean jarduteko, honek idatziz emandako baimena aurkeztu beharko da.

Horrez gain:

1.- Etxebizitzaren jabeak ondokoak aurkeztu beharko ditu:

  • Salerosketa eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.

2.- Etxebizitzan maizter direnek, ondokoa aurkeztu beharko dute:

  • Alokairu kontratua

3.- Etxebizitza batean alta ematea, ez jabe, ez maizter denari:

  • Helbide horretan erroldaturik dagoen eta etxebizitzaren izatezko edukitza egiaztatzen duen agiri bat (jabetza, alokairua...) bere izenean duen adin nagusiko pertsona baten berariazko baimena.

4.- Adin txikikoak erroldatzea:

  • Liburua, zeinean adin txikikoak azalduko diren.

Eta honako kasuetan:

a).- Espainian jaiotako adin txikiko atzerritarrek.

  • Jaio eta 3 hilabete bete bitartean Familia Liburua eta 3 hilabetetik aurrera AIZ edo pasaportea.

b).- Espainian jaio ez diren adin txikiko atzerritarrek.

  • AIZ edo pasaportea.

c).- Adin txikikoa gurasoetako batekin erroldatu edo etxebizitza aldaketa jasotzeko:

  • Eskaera egiten duen gurasoak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela egiaztatzen duen agiria edo beste gurasoaren sinadura idatzizko baimenean edo errolda orri honetan.
  • Salbuespen bezala, eta zaintza eta kustodia egiaztatzen duen agiria ez badu edo bi gurasoen sinadura aurkezten ez bada, eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela adierazten duen Erantzukizunpeko Adierazpena.

d).- Zaintza duten gurasoen etxebizitza ez den helbide batean adin txikikoak erroldatzeko:

  • Bi gurasoen baimena idatziz edo bietako batena dagokion Erantzukizuneko Adierazpenarekin, zaintza eta kustodia azken honek soilik izango balu salbu.

e).- Erroldatzea administrazio publiko baten ekimenez egiten denean.

  • Adin txikikoaren ordezkapen legalaren ziurtagiria.

f).- Adin txikikoaren familia harrera.

  • Familia harrera osaketaren ebazpena.

g).- Atzerritarren itzulketagatiko alta.

  • Kontsulatuko erregistroan baja.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, egiaztapenak beharko balira (Udantzaintzaren txostenak...).
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Beharrezkoa balitz, Udaltzaintzaren txostena eta bestelako egintzak.
          2. Altaren ukoa eginez gero, eskatzaileari ebazpen arrazoitua emango eta jakinaraziko zaio.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Errolda-orria betetzeko argibideak: Errolda-orrian etxebizitzan bizi diren lagun guztiek azaldu beharko dute eta adin nagusiko diren guztiek sinatu beharko dute aipatu orria.

          Erroldan alta emanda eska dezakezu ere:

          • Udal zerga eta tasen helbideratzea.
          • Hondakin organikoak birziklatzeko edukiontzi marroia erabiltzeko txartela, ontzia eta poltsak eska ditzakezu.
          • Egoitza elektronikoan sartu ahal izateko B@kQ gakoa eskatzea
          • Helbide berria Trafikoko Zuzendaritzari (DGT) jakinaraztea, Ibilgailuen Zerga udalerri honetan ordain dezadan aurrerantzean.
          • Udalarekin harremanak euskeraz nahi dituztenen erroldan izen-ematea.

          Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoak ez diren atzerritarrak udal erroldan inskripzioa bi urtetik behin berritu beharko dute. Aipatu epea iragango balitz, inskribapena iraungi ahal izango litzake, betiere interesatuak berritze hori gauzatuko ez balu.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          DBEB kodea: M08

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD