Ziurtagiri historikoa: egoitza denboran egiaztazen duena

Zer da? Zertarako da?

Pertsona batek Andoaingo udal erroldan erregistraturik dituen etxe edo datu aldaketak.

Pertsona bat erroldatu den urtetik (datuak 1981 urtetik aurrera ) hona Andoainen egoitza izan duela egiaztatzen du, zeina beharrezkoa den hainbat prozedura izapidetzeko: judizialak, oinordekoen deklarazioak, kotizazio gabeko pentsio eskaerak...

Nork eska dezake?

Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edozein pertsona interesatuak edo ordezkari batek haren baimenarekin.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. interesdunak eskatzen badu:
    • Nortasun Agiria.
  2. Bere ordezkariak eskatzen badu:
    • Inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez.
    • Baimendutakoaren NANen originala edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Telefonoz:
  • ATARIA - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (8:00etatik 14:30ra):
    Andoain
    943 300 830

    Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

    * Nola eskuratu telefonoz edo e-postaz?

    Zure errolda ziurtagiria eta historikoa (inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria ez) eska ditzakezu 943 300 830 telefonora deituz edo ataria@andoain.eus helbidera idatziz. Segurtasun arrazoiengatik, eskatzaileak bere NAN zenbakia, helbidea eta izen-deiturak adierazi beharko ditu. Betiere, eskatzaileari Udal Erroldan dagokion helbidera bidaliko da ziurtagiria.

    * Nola eskuratu Internet bidez?

    Goian eta eskuinean dagoen Ziurtagiri historikoa deskargatu bannerraren gainean sakatu:

    1. Ziurtagiri digitala edo B@kQ gakoa erabiliz identifika zaitez.
    2. Zure ziurtagiri historikoa azalduko da pantailan: PDF formatuan dago eta Udalaren sinadura elektronikoa du; hortaz, lege balio osoa du.
    • Inprimatu edo euskarri informatikoan gorde dezakezu.
    • Dokumentuak hiru hilabeteko balioa du.
    • Dokumentua egiaztatu ahal izateko interneteko helbidea duzu behean.

    Ordaindu behar da?

    Doan da.

    Izapidetze edo ebazpen epea

    • Legezko gehienezko epea: Unean bertan, aurrez aurre eskatzen bada eta 48 ordutan telefonoz edo e-postaz eginez gero

    Araudi aplikagarria

    Eskaera jaso ondorengo urratsak

    Ez dagokio.

    Nork onartu behar du?

    Ez dagokio.

    Izapidetze ardura duen lansaila

    Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

    Beste zenbait ohar interesgarri

    Errolda Ziurtagiria aurkeztu behar diozun erakundeak egiaztatu dezake hori benetakoa dela http://dokumentuak.gipuzkoa.net helbiden sartuz. Behin barruan, Agirien Egiaztapena sakatu eta NAN zenbakiarekin eta ziurtagiriaren behealdean eskuinean dagoen kodea sartuz egiaztatu ahal izango du ziurtagiria benetakoa dela.

    Datu pertsonalen babesa

    Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

    DBEB kodea: M08

    Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

    Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: LOPD