Berraztertzeko Helegitea aurkezteko

Zer da? Zertarako da?

Araubidezko epea iraganda akordio edo ebazpen baten aurka interesdunak alegaziorik aurkeztu gabe edo, alegazioak aurkeztuta, horiek atzera bota izan badira, akordioa edo ebazpena behin betiko izaeraz onartua izan dela irizten da.

39/2015 Legeko 82. artikuluan xedatutakoari jarraiki, bide administratiboan behin betikoak diren erabakien aurka interesdunak honako helegiteak jar ditzake:

  • Zuzenean administrazioarekiko auzi-helegitea.
  • Berraztertzeko helegitea egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Egoki irizten duen beste edozein agiri.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Berraztertzeko helegitea aurkeztea eredu normalizatuan*.
        2. Helegitearen egokitasunari buruz Udal zerbitzuek egindako txosten tekniko edo/eta juridikoa.
        3. Alkatetzaren ebazpena edo, hala balegokio, Udalbatzaren Osoko Bilkuraren akordioa, ebazpenean eskatutakoa bere osotasunean edo partzialki onartuz edo izapidetzeko ez onartuz.
        4. Ebazpenaren edo akordioaren jakinarazpena.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Lansail ezberdinak izan daitezke gaiaren arabera. -

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Helegitea jartzeko epea: Berraztertzeko helegitea jartzeko epea hilabetekoa da, berariazko egintza administratiboaren kasuan. Horrela ez balitz, hiru hilabetekoa izango da, egintza arautzen duen legediaren arabera, ustezko egintza ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
        • Berraztertzeko helegitearen esapidezko edo isilbi-dezko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango da Donostiako Epaitegian, jakinarazpena jaso edo argitaratzen den egunaren biharamunetik 2 hilabeteko epean ebazpena esapidezkoa denean.
        • Berraztertzeko helegitea aurkeztea aukeratuz gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-helegiterik aurkeztu, berraztertzekoa esapidez edo isilbidez ebatzi bitartean.
        • Berraztertzeko helegitea aurkezteak ez du eteten aurkatutako egintzaren burutzapena, etete hori eskatu eta Udalak onartzen duenean izan ezik,

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD