Erabaki baten aurkako alegazioak aurkezteko

Zer da? Zertarako da?

Jardunbidea izapidetu ondoren, ebazpen-proposamena idatzi aurretik, interesdunei azalduko zaizkie burututako jarduketak, egokiak irizten dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Entzunaldi tramitea deritzen zaion denboraldi honek ezin izango du hamar egun baino gutxiago ezta ere hamar egun baino gehiago iraun eta bertan interesdunek egoki irizten dituzten alegazioak egin edo dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dute.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Egoki irizten duen beste edozein agiri.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Alegazioen aurkezpena eredu normalizatuan.
        2. Udal Idazkariaren ziurtagiria, non jasotzen diren aurkeztutako alegazioak, noren izenean, data eta ordua.
        3. Alegazioen egokitasunari buruz Udal zerbitzuek egindako txosten tekniko edo/eta juridikoa.
        4. Alkatetzaren ebazpena edo, hala balegokio, Udalbatzaren akordioa, eskatutakoa bere osotasunean edo partzialki onartuz edo izapidetzeko ez onartuz.
        5. Ebazpenaren edo akordioaren jakinarazpena.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak, Tokiko Gobernu Batzarrak edo Udalbatzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Lansail ezberdinak izan daitezke gaiaren arabera. -

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Alegazioak jartzeko epea: 10 egun eta 15 egun bitarteko denboraldia.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD