Udalaren ondare-erantzukizunagatik kalteen erreklamazioa

Zer da? Zertarako da?

Udalari zuzendutako kalte-ordainen erreklamazioa, partikularren ondasunen edo eskubideen gainean eragindako kalteen ondoriozkoa, betiere kalte horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo apartekoaren ondoriozkoak direnean. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira halabeharrezko kasuak edo kalteak partikularrak zuzenbidearen arabera jasan beharrekoak direnean.

Nork eska dezake?

Udal Zerbitzu Publikoaren funtzionamenduaren ondorioz, bere ondasun edo eskubideetan kalte edo lesio bat jasan duten duten pertsona fisiko edo juridikoak. Baita ere, bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan y egon daitezkeen Lekukoen zinpeko aitorpena, gertatutakoa kontatuz.
  2. Kaltetutako ondasunak konpontzeagatik edo berrezartzeagatik ordain-du beharrekoaren aurrekontua edota mediku-txostena, egongo balira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ondare erantzukizuneko prozedura ofizioz abiarazi dezake Udalak berak, edo partikularraren erreklamazio bidez abiarazi daiteke.

          1. Udalaren ekimenez. Prozedura abiarazteko erabakia interesdunei jakinaraziko zaie, alegazioak aurkezteko 7 eguneko epea emanez.
          2. Partikular baten erreklamazioaren ondorioz. Zehaztu beharko dute:
          • Eragindako kalteak.
          • Kalte horien eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren arteko ustezko kausalitatea.
          • Erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa.
          • Kaltea zein unetan gertatu zen.

          Prozedura interesdunaren eskariz abiarazi baldin bada:

          1. Erreklamazioa Udal Erregistroan aurkeztuko da, derrigorrezkoa den dokumentazioarekin batera. Agiriren bat faltako balitz, 10 eguneko epea emango litzaioke falta dena aurkezteko. Epe hori igarota eskatzaileak aurkeztu ez baditu eskatutako agiri guztiak, bere eskaeran atzera egin duela iritziko da eta espedientea artxibatu egingo da.
          2. Eskaera erregistratu dela jakinaraziko zaio eskatzaileari, espediente zenbakiarekin, ebazteko epeekin eta isiltasunaren ondorioekin.
          3. Alkatetzaren ebazpena, erreklamazioa izapidetzea eta espedientea abiaraztea onetsiz.
          4. Kaltea eragin duen zerbitzuko arduradun teknikoaren txostena, gertatutakoa azalduz. 10 eguneko epean.
          5. Beharrezkoa balitz, zerb. teknikoen txostena, kalteen balorazioarekin.
          6. Ofizioa edo interesdunak horrela eskatuta frogaldi bat irekiko litzateke, 10 eta 30 egun bitartekoa.
          7. Entzunaldi-izapidea: 15 eguneko epea, alegazioak edo agiriak aurkezteko.
          8. Instruktorearen ebazpen-proposamena.
          9. Alkatetzaren ebazpena, eskaera onetsiz edo ezetsiz, erreklamazioan eskatzen den zenbatekoa 18.000,00€ baino txikiagoa bada edo, aldiz, kopuru hori baino handiagoa izanez gero, Aholku Batzordera igorri beharko da espedientea.
          10. baino handiagoa bada erreklamatzen den zenbatekoa, Aholku Batzorde Juridikoak nahitaezko irizpena, azaroaren 24ko 9/2004 Legeko 3.1.k) artikuluan xedatutakoari jarraiki.
          11. Behin betiko ebazpena.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Eskaera egiteko epea: Urtebetekoa da, gertaeraren unetik edo kaltearen eragina azaltzen denetik. Kalte fisiko edo psikikoen kasuan, epea sendatzen denetik edo ondorioen irismena zehazten denetik kontatzen hasiko da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Ondare Erantzukizuneko Erreklamazioak

          DBEB kodea: A14

          Fitxategiaren xedea: Ondare erantzukizuneko espedienteen kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Aseguru pribatuekiko bitartekaritzaz arduratzen den aseguru-etxea

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD