Ordenantzak eta araudia ez betetzeagatik salaketak jartzea

Zer da? Zertarako da?

Egintza honen bidez, partikular batek egintza zehatz baten berri jakinaraziko dio Administrazioari –ekintza zehagarria izan edo ez–, hartara, prozedura jakin bati hasiera eman diezaion. Era askotako gaiak salatu daitezke: saltokiak zabaltzeko orduak, obrak eta hirigintza, ingurumena eta osasuna, txakurrak, hondakinak eta abar.

Nork eska dezake?

Edozein pertsonak. Salaketa jarri arren, horrek ez du berez esan nahi salaketa aurkezten duena prozeduran interesa duen pertsona denik.

Aurkeztu beharreko agiriak

Nahi izanez gero, salatutako egintzak egiaztatzen dituzten agiriak (argazkiak eta abar).

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Agiria doan jasoko da erregistroan. Dena dela, egiaztatu beharko da erregistroan jaso nahi den agiria unean bertan ordaindu beharreko zergaren edo tasaren baten eraginpean dagoen.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Prozedura hasiz gero, prozedura bakoitzari dagokiona.
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskumeneko organoak salaketa jarri diotenari jakinaraztea administrazioko prozedura zabaldu den edo ez.
        2. Egoki balitz, dagokion prozedura edo prozedurak bideratzea, izapide guztiak betez.
        3. Egoki balitz, salatzaileari ebazpena jakinaraztea.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak, Tokiko Gobernu Batzarrak edo Udalbatzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Araudia edo ordenantza proiektu edo aurreproiektua prestatu aurretik udalaren web-orrian iragarriz jendaurrean jarriko da asmoa pertsona edo elkarte interesdunek bere iritzia eman dezaten honako gaiei buruz:

        • Ekimenarekin bidez, ze arazoei irtenbide eman nahi zaie?
        • Onarpenaren beharra eta egokiera.
        • Arauaren helburuak.
        • Arazoaren konponbide aukerak, arauzkoak edo ez.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD