Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak

Zer da? Zertarako da?

Udalaren aurrean edozein erreklamazio, kexa edo iradokizun aurkeztea, beharrezko balitz, dagokion lansailean izapidetzeko.

  • Partikularren ondasunen edo eskubideen gainean eragindako kalteei buruzkoa bada, kalteak udal zerbitzuen funtzionamenduaren ondoriozkoak direnean Ikus Udalaren ondare-erantzukizunagatik kalteen erreklamazioa fitxa

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orriaz gain, egoki irizten duen beste edozein agiri aurkeztu daiteke.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Dagokion lansailera bideratuko da eskaera, aztertu dezaten. Hamar eguneko epea dute erabaki bat hartu eta hau Alkatetzari jakinarazteko.
        3. Beharrezkoa balitz, Alkatetzaren Agindu bat emango litzateke dagokion lansailari espediente bat abian jartzeko eskatuz, eta ebazteko epea jarriz.
        4. Nolanahi ere, hartutako erabakia interesatuari jakinarazi beharko zaio.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak, Tokiko Gobernu Batzarrak edo Udalbatzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Nola erregistratu idatzi bat Internet bidez?

        Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.

        1. Autentikatu ziurtagiri digitala edo B@kQ erabiliz.
        2. Eremuak bete: gaia (220 karaktere), testua (2.000 karaktere) eta hutsik dauden gainontzekoak eta jarraitu adierazten diren urratsak.
        3. Edozein artxibo mota igo dezakezu, beti ere 50 MB baino txikiagoa.

        Azkenean, egindako erregistroaren ziurtagiria inprimatu dezakezu edo hori bera posta elektronikoz jaso.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD