Objektu galduak: entregatu eta berreskuratu

Zer da? Zertarako da?

Objektu Galduen Bulegoaren eginkizuna da Andoaingo udalerrian, edozein herritarrek aurkitutako objektu guztiak bildu, sailkatu eta itzultzea.

Udaltzaintzaren egoitzan dago, Extremadura kalea 11.

Zer egin bidean objekturen bat aurkituz gero?

Kalean aurkitutako objektuak Ataria - Hiritarren Arreta Zerbitzura (Udaletxea) edo Udaltzaintzaren egoitzara eraman daitezke.

  • Objektua entregatzen duen pertsonaren datuak jasoko dira.
  • Objektua entregatu izanaren egiaztagiri bat emango zaio, non adieraziko zaion, objektua entregatzen den egunetik kontatzen hasita 2 urte igaro ondoren, jabea azalduko ez balitz objektua berarentzako eskatu ahal izango duela.

Nork eska dezake?

Objektuaren edo objektuen jabe dela ziurtatzen duen edozein pertsonek.

Objektua entregatzen den egunetik kontatzen hasita 2 urte igaro ondoren, objektua aurkitu duen pertsonak eska dezake.

Telefono mugikorrak eta informatikako gailuen kasuan, datu pertsonalen babesa dela eta, ez da aukera hori izando.

Aurkeztu beharreko agiriak

Nortasun agiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

  • Aurrez aurre: Udaltzaintzaren egoitzan, Extremadura 10 egunero edozein ordutan edo Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan) astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30ra.
  • Telefonoz: informazioa eska daiteke 943 300 830 (Udaletzea) edo edo 900 300 819 (Udaltzaintza) telefonoetara deituz.

Ordaindu behar da?

Doan da.

Izapidetze edo ebazpen epea

  • Legezko gehienezko epea: Eskaera egiten den unean.

Araudi aplikagarria

  • Kode Zibila 614 artikulutik 617. artikulura.

Eskaera jaso ondorengo urratsak

Behin egiaztatuta objektuaren propietatea, objektua itzuli aurretik eskatzaileak entregatu izanaren egiaztagiri bat sinatu beharko du.

Nork onartu behar du?

Ez dagokio.

Izapidetze ardura duen lansaila

Udaltzaintza - 900 300 819 edo udadmin@andoain.eus

Beste zenbait ohar interesgarri

Galduriko objektu edo jabe ezezagunaren jabekuntza desegokia

253. artikulua: Hirutik sei hilabeterako isunaz zigortuak izango dira, irabazinahian, galduriko objektua edo jabe ezezagunaren jabekuntza desegokiaz baliatzen direnak, beti ere bi kasuetan jabetutakoaren balioa 400 eurotik pasatzen bada.

623.4. artikulua: Lautik 12 egunerako iraupeneko kokapenaz edo batetik 12 hilabeterako isunaz zigortuak izango dira jabekuntza desegokiaz baliatzen direnak, 400 euro azpiko kantitatean.

Datu pertsonalen babesa

Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

DBEB kodea: A27

Fitxategiaren xedea: Izapide judizialekin, administrazio-prozesuekin, arau-hauste eta zehapenekin, ibilgailuekin, adierazpenekin, txostenekin, salaketekin eta argiketekin zerikusia duten datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

Aurreikusitako lagapenak: Andoaingo Udaleko lansailak, Epaitegiak, Ertzaintza eta Estatuaren Segurtasuneko Indar eta Erkidegoak.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: LOPD