Udal artxiboko agiriak eta argazkiak argitaratzeko baimena

Zer da? Zertarako da?

Udal honek bere artxiboan dituen agiriak edo/eta argazkiak erreproduzitu edo argitaratzeko baimen eskaera.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edonork eskubidea du erregistroetan sartu eta udal artxiboan jasotzen diren agiriak ikusteko, edozein dela espresio modua, idatzia, soinua edo imajina. Eskubide honetatik kanpo geratzen dira Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 13. artikuluan. jasotako kasuak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria inprimaki normalizatuan, argiki azalduz argitaratu nahi den dokumentazioa.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Astebete

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Alkatetzaren oniritzia udal zerbitzu teknikoen iritzia jaso ondoren.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Idazkaritza - Artxiboa: 943 300 830 - 344 edo artxiboa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Alkateak espresuki eta idatziz emaniko baimenik gabe, eta beti ere artxibariak dagokion txostena egin ondoren, udal artxiboak eskuratutako edozein agiriren berrekoizpena egitea debekaturik dago.
        • Agiriak argitaratuko balira, erreprodukzio eta/edo argitalpen guztietan, bai agiriaren jatorria (Andoaingo Udal Artxiboa), bai jabea (Andoaingo Udala), bai egilearen izena, ezaguna bada,argazkien kasuan, aipatu beharko lirateke.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Ikerlarien fitxategia

        DBEB kodea: A24

        Fitxategiaren xedea: Udal artxiboaren erabiltzaile diren ikerlarien izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD