Agirien kopiak eskatzeko

Zer da? Zertarako da?

Izapidetan dauden espedienteetan edo, amaiturik, Udal Artxiboan gordetzen diren espedienteetan jasotzen diren agirien kopiak eskatzea.

Nork eska dezake?

Irekita dauden jardunbideetan interesatu izaera duenak soilik eska ditzake.

Aldiz, amaituta dauden jardunbideetan adinez nagusia den edonork eskubidea du erregistroetan sartu eta udal artxiboan jasotzen diren agiriak ikusteko, edozein dela espresio modua, idatzia, soinua edo imajina, salbu 39/2015 Legeko 13. artikuluan jasotako kasuetan ezik.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orria inprimaki normalizatuan.
  2. Legezko interesdunaren legezko izaera egiaztatzen duten agiriak. Bere eskubideak oinarritzeko erabiltzen dituen agiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Internetez:

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        22 - Kopiak
        Fotokopiak DIN A40,20
        Fotokopiak DIN A30,36
        Plano arrunten kopiak, metro lineala edo zatiko4,60
        Poliesterrezko planoen kopiak, metro lineala edo zati bat23,19
        Txartelak liburutegiko bazkideentzat (bakarrik kobratuko da txartela galtzeagatik edo ondatzeagatik, hau da 2. txartelatik aurrera)4,10
        Informazio kartografiakoa disketean19,20
        Beste informazioa disketean5,30

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Unean, beti ere arlo horrek dituen aukeren arabera

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Alkatetzaren oniritzia udal zerbitzu teknikoen iritzia jaso ondoren.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Lansail ezberdinak izan daitezke gaiaren arabera. -

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Alkateak edo dagokion zinegotzi delegatuak espresuki eta idatziz emaniko baimenik gabe, eta beti ere artxibariak dagokion txostena egin ondoren, udal artxiboak eskuratutako edozein agiriren berrekoizpena egitea debekaturik dago.
        • Agiriak argitaratuko balira, erreprodukzio eta/edo argitalpen guztietan, bai agiriaren jatorria (Andoaingo Udal Artxiboa), bai jabea (Andoaingo Udala), bai egilearen izena, ezaguna bada,argazkien kasuan, aipatu beharko lirateke.
        • Fotokopiak egin eta posta bidez bidaltzeagatik, horien eta horiei dagozkien bidaltze gastuak ordainduko dira.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Ez dagokio

        DBEB kodea: Z00

        Fitxategiaren xedea:

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD