Beste hilerri batetik ekarritako gorpuzkinak lurperatzea

Zer da? Zertarako da?

Beste udal hilerri batetik ekarritako gorpuzkinak udal hilerrian ehorzteko eskaera.

Nork eska dezake?

1.- Nitxo batean ehorzteko ondorengo baldintza bat bete behar da gutxienez:

  • Hildakoa Andoaingo udalerrian jaioa izatea.
  • Hildakoa Andoain udalerriko erroldan sartua egotea hil den unean.
  • Hildakoa udalerrian jaiotako edo bertako erroldan sartutako pertsonen 1. mailako aurreko edo ondorengo zuzena izatea edo 2. mailako zehar-ahaidea izatea.
  • Andoaingo udalerrian hil izana.

* Nolanahi ere, baldintza horiek betetzen ez dituzten gorpuak hilobiratzea erabaki ahal izango du Udalak, zerbitzuaren xehetasun eta premien arabera.

2.- Senditarteko batekin partekatuz ehortzi behar badira gorpuzkinak, nahikoa da sendiaren baimenarekin.

3.- Panteoian lurperatzeko ez da ezartzen baldintzarik.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Gorpuari lur emateko dagokin Epaitegiak luzaturiko lizentzia.
  3. Gorpua panteoi batean ehortzi ahal izateko, hilobiari dagokion emakida agiria. Baldin eta hilotza ez bada eskubidearen titularra bera, horren baimena edo, hala dagokionean, haren oinordekoena aurkeztu beharko da.
  4. Gorpua beste udalerri batetik ekarria baldin bada, Gipuzkoako Osasun Publikoko zuzendariordetzak emandako gorpuzkinaren lekualdatze ziurtagiria (Nafarroa et. 4, Donostia 943 022 700).
  5. Heriotza ez naturala denean udal epailearen baimena edo eskuduntza dagokionarena.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          31 - Hilobiratzeak
          Nitxoaren 10 urtetako aldi baterako emakida etalurperatze zerbitzua388,10 €
          Nitxo txikien 10 urteko emakida eta lurperatze zerbitzua720,80 €
          Panteoian lurperatze zerbitzua60,85 €
          Nitxoan edo nitxo txikien hiloberatzeagatik55,45 €

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena eta horren jakinarazpena interesdunari.
          2. Udal tasaren likidazioa.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Emakida 10 urterako izango da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Hilerriko erregistroa

          DBEB kodea: M04

          Fitxategiaren xedea: Panteoien eta nitxoen titularren erregistroa

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD