Taxi lizentziaren eskualdaketa

Zer da? Zertarako da?

Bidaiarien hiri garraio zerbitzuak taxian emateko lizentziaren eskualdaketa.

* Eman daitekeen gehieneko kopurua Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak ezartzen du. Gaur egun Andoaingo udalerriak 5 taxi lizentzia ditu eta guztiak esleituta daude.

Lizentziak eskualdatu daitezke kasu hauetan:

  1. Titularra hilez gero, alargunaren edo legezko oinordekoen alde.
  2. Erretiroa hartzean.
  3. Alargunak edo oinordekoek ezin badute lizentzia jarduera bakar eta esklusiboz erabili.
  4. Titularrak gaixotasun, istripu edo ezinbestekotzat jo daitezkeen beste arrazoiengatik laneko ezintasuna jaso badu.
  5. Lizentziaren titularraren antzinatasuna 10 urtekoa baino handiagoa bada, titularrak toki-erakundearen baimena lortu ondoren, lizentzia eskualdatu ahal izango du, baina hamar urteko epean ez du lizentzia berririk eskuratzerik izango.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsona fisikoak, edo horien ordezkariak, betiere bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 15ko 243/2002 Dekretuko 6. artikuluak eskatutako baldintzak betetzen batituzte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan.
  2. Eskatzailearen nortasun agiri nazionala.
  3. Betebehar fiskalak ordaindu imanaren egiaztagiria.
  4. Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean izena emanda dagoela erakusten duen egiaztagiria.
  5. Lizentziarekin lotuta dagoen ibilgailuaren zirkulazio-baimena, bere izenean egon beharko dena.
  6. Legez ezarritako azterketa indarrean dagoela ziurtatzen duen Ibilgailuen Azterketa Teknikoko aztertokiaren agiria.
  7. Aseguru-poliza kontratatu denaren eta aseguruaren prima ordaindu denaren egiaztagiria.
  8. Lan horretan aritzeko indarrean dagoen legeriaren arabera behar diren ziurtagiri eta baimenak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          6 - Lizentzia eta baimen administratiboak emateko zerbitzua
          Auto-taxien lehen lizentziak279,35
          Lizentzien eskualdatzea, zerbitzu publiko hau arautzen duen Udal Erregelamenduak edo legezko xedapenen batek aipatu eskualdatzea behar bezala baimentzen duenean279,35
          Dagoeneko udal lizentzia baten titular denak jarduerarako darabiltzan ibilgailuak aldatzea46,95
          Ibilgailuen urteroko errebisioak, kontserbazio, itxuraeta garbiketa egoera aproposean daudela eta berauen dokumentazioa behar bezala dagoela egiaztatzeko46,95
          Lizentzia urtero berritzea46,95

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Administrazio Orokorreko Teknikariaren Txostena.
          2. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena.
          3. Udal tasaren likidazioa.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Lizentziaren jabeak berak ustiatu behar du lizentzia, erabateko dedikazio esklusiboan, eta ez da bateragarria izango ordaindutako beste edozein jarduerarekin.
          • Lizentzia bakoitzak jabe bakarra izango du, une bakoi­tzean gidari bakarra esleituta eta ibilgailu bakarrari atxi­kita.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Taxiak

          DBEB kodea: A16

          Fitxategiaren xedea: Taxisten erregistroa, lizentzien emakida

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD