Eremu peatonaletan sartzeko baimenak

Zer da? Zertarako da?

Eskola kalea, Kale Nagusia eta Zumea Kaleak osatzen duten oinezkoen gunera, zamalanetarako ordutegiaz (astelehenetik ostiralera 90:00etatik 13:00ra) kanpo motordun ibilgailuz sartzeko baimen berezia.

Nork eska dezake?

  1. Oinezkoen gunean kokatutako etxebizitzen behealdeetan kokatutako garajeen erabiltzaileei edo jabeei, 24 orduetarako.
  2. Oienezkoen gunean bizi diren pertsona elbarriei eta mediku laguntza behar dutela egiaztatzeko mediku txostena duten pertsonei, 24 ordurako.
  3. Oinezkoen gunean kokatutako saltoki edo etxebizitzetan obra txikiak egiteko kontratatutako enpresei, aldi baterako baimena emango zaie, zamalanak egiteko bakarrik eta 8:00etatik 20:00etara.
  4. Oinezkoen gunean kokaturiko saltokiak, baldin eta euren ezaugarrien arabera beharrezkoa badute eta inguruabar hori ongi justifikatuta geratzen bada.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan. Baimena legokiokeen ibilgailuaren matrikula zenbakia adieraziz.
  2. Eta horrez gain:
  • Alokairuan dauden garajeak: alokairu kontratua.
  • Pertsona elbarri eta mediku laguntza behar dutenek: elbarritasuna edo gaixotasuna egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Nolanahi ere, oinezkoen gunean edo horien albokoetan egon beharko dute erroldatuta.
  • Obra txikiak egiteko kontratatutako enpresek: obretako udal lizentzia eta 50 euroko finantza jarri beharko dute.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Hala balegokio, Udaltzaintzaren edo aparejadorearen txostena.
          2. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunak emandako ebazpena baimena emanez edo ez. Ebazpenaren jakinarazpena.
          3. Obrak egiteko balitz, 50 euroko fidantza gordailatu.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Larrialdi bat izanez gero, Udaltzainek (900 300 819) oinezkoen gunerako sarrera irekiko dute.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

          DBEB kodea: A27

          Fitxategiaren xedea: Izapide judizialekin, administrazio-prozesuekin, arau-hauste eta zehapenekin, ibilgailuekin, adierazpenekin, txostenekin, salaketekin eta argiketekin zerikusia duten datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Andoaingo Udaleko lansailak, Epaitegiak, Ertzaintza eta Estatuaren Segurtasuneko Indar eta Erkidegoak.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD