Ibilgailua aparkatzeko ezinduentzako txartela berritzeko

Zer da? Zertarako da?

Ibilgailua, horretarako seinalatutako aparkalekuetan uzteko ezinduentzako txartela berritzea.

Txartela 5 urtetik behin berritu behar da, edo lehenago, kalifikazioa aldi baterakoa izanik epe horren barruan berrikusi behar bada.

Oharra:

  • Eskaera: Gizarte Zerbitzuetako lansailean egin behar da (Pio Baroja 1 –Anbrosia Olabide Zentrua, Gipuzkoako Foru Aldundira igorriko duen, bertan izapidetua izan dadin.
  • Txartela berritzea Zerbitzuak lansailean (Udaletxeko beheko solairuan).

Nork eska dezake?

Bost urtera:

Aldundiko Balorazio Unitatearen ezgaitasun kalifikazioa behin betikoa duten txartel titularrak, edo bere ordezkariak,

Bost urte baino lehenago:

Aldundiko Balorazio Unitatearen ezgaitasun kalifikazioa behin behinekoa duten, eta kalifikazioaren berrikuspena eskatu duten, txartel titularrak, edo horien ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Iraungitako txartela eta interesatuaren bi argazki , berriki ateratakoak.

Oharra: Kalifikazioa behin betikoa ez bada eta berrikusi behar bada, berrikuspena Gizarte Zerbitzuetako lansailean eskatu beharko da, eta Aldundiaren Balorazio Unitatearen irizpena jaso ondoren, hau aldekoa balitz, Zerbitzuetako lansailean aurkeztu beharko da txartela berritzeko.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Baldintzak betez gero, txartela berritzea unean bertan egiten da.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan berori garraiatzen denean bakarrik erabili ahal izango da txartela.
          • ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.
          • Baliozkoa izango da horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ezinbesteko denboraz.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Mendekotasunaren edo/eta ezintasunaren Legearen ondoriozko balorazioak

          DBEB kodea: A28

          Fitxategiaren xedea: Zerbitzuak eta prestazioak izapidetzeko balorazioa egiteko MBB, RAI-RUNG eta ezintasuna bezalakoei buruzko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Udalaren Gizarte Zerbitzuen lansaila

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD