Ibilgailua aparkatzeko ezinduentzako txartela eskatzeko

Zer da? Zertarako da?

Ibilgailua, horretarako seinalatutako aparkalekuetan uzteko ezinduen-tzako txartela eskatzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako ezgaitasunaren kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetanhitzordua eskatu beharko da.

Nork eska dezake?

Andoainen erroldaturik dauden eta mugirkotasun arazoak -7 puntu edo gehiago mugikortasun baremoan- dituzten pertsona ezgaituak. Aurretik derrigorrezkoa da Aldundiaren Balorazio Unitatearen aldeko ebazpena jasotzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Udaleko Gizarte Langile batekin (943 304 343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

Ezgaitasunaren eskaera egiteko:

  1. Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  2. Bizileku baimena edo pasaportea, atzerritarrentzat.
  3. Txosten medikoa, eguneratua.

Ebazpena aldekoa balitz.

Interesdunaren bi argazki (karnet tamainakoak) txartela prestatzeko. Zerbitzueta lansailean (udaletxeko beheko solairuan) aurkeztuko da, Aldundiaren ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igorrko da, bertan izapidetuak izan daitezen.
          2. Ebazpena Gizarte Zerbitzuei jakinarazten zaie.
          3. .Aldekoa bada Zerbitzuetako lansailera bidaltzen da espedientea txartela egin dezaten.
          4. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena eta jakinarazpena interesdunari edo bere ordezkariari.
          5. Hauek Zerbitzuetako lansailaren bulegoetan aurkeztuko dira, interesdunaren argazki batekin, txartela jasotzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Txartela bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago ezgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan. Txartela berritzeko Zerbitzuetako lansailera (Udaletxeko beheko solairuan) joan behar da.
          • Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.
          • Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Mendekotasunaren edo/eta ezintasunaren Legearen ondoriozko balorazioak

          DBEB kodea: A28

          Fitxategiaren xedea: Zerbitzuak eta prestazioak izapidetzeko balorazioa egiteko MBB, RAI-RUNG eta ezintasuna bezalakoei buruzko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Udalaren Gizarte Zerbitzuen lansaila

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD