Garaje sarbideak - Pasabide erreserba edo ibia

Zer da? Zertarako da?

Ibilgailuak sartu eta ateratzeko espaloiaren probetxamendu intentsiborako lizentzia eskuratzea.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan, sartzen diren ibilgailu kopurua eta sarreraren zabalera zehaztuz.
  2. Garaje gisa erabilitako lokalaren krokisa, honakoak zehaztuz: bere kokapena, ibilgailuentzako lekuak eta barruko zirkulazioa.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          1 - Ibilgailuak finken barrualdera espaloietan zehar sartzea eta bide publikoko aparkalekuak erreserbatzea. Ibirik gabe
          Lokal edo lursailak gehienez 2 ibilgailurentzako edukiera duenean9,16
          Lokal edo lursailak 3tik 6ra ibilgailurentzako edukiera duenean16,03
          Lokal edo lursailak 7tik 12ra ibilgailurentzako edukiera duenean31,95
          Lokal edo lursailak 13tik 20ra ibilgailurentzako edukiera duenean47,99
          Lokal edo lursailak 21etik 50era ibilgailurentzako edukiera duenean79,94
          Lokal edo lursailak 51 ibilgailu baino gehiagoko edukiera duenean101,70
          2 - Ibilgailuen sarrera edo sarbideak, edonolako eraikuntza, orube edo lursailetara, espaloietan zehar. Ibiarekin

          Ibiarekin, hau da, bide publikoan gelditu eta aparkatzeko debekua, galtzadan leku erreserba iraunkorra duten entitate edo partikularren onerakin.

          Lokal edo lursailak gehienez 2 ibilgailurentzako edukiera duenean19,47
          Lokal edo lursailak 3tik 6ra ibilgailurentzako edukiera duenean31,95
          Lokal edo lursailak 7tik 12ra ibilgailurentzako edukiera duenean65,06
          Lokal edo lursailak 13tik 20ra ibilgailurentzako edukiera duenean94,83
          Lokal edo lursailak 21etik 50era ibilgailurentzako edukiera duenean154,15
          Lokal edo lursailak 51 ibilgailu baino gehiagoko edukiera duenean198,71

          Lizentzia emanez hartutako erabakia jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta 15 egunetan Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ordaindu beharko da dagokizun tasa.

          Horrez gain, aparkatzeko debekua adierazteko xafla beharrezko izanez gero, xafla jasotzerakoan dagokion prezioa ordaindu beharko da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera-orri normalizatuan egindako eskaera.
          2. Udaltzainburuak egindako txosten teknikoa.
          3. Zerbitzuetarako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena eskaera onetsiz edo ezetsiz, eta honen jakinarazpena interesatuari.
          4. Aparkatzeko debekua adierazteko xafla jasotzea, ATARIA-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Ordaintzeko epea: Irailaren 1etik urriaren 31ra arte.
          • Emandako baimenak iraungi egingo dira lokalaren jarduera, xedea edo titularra aldatzen direnean; horrelakoetan, baimen berria eskatu beharko da.
          • Lokala egokitzeko ezinbestekoa izango da lokala egokitzeko obrak hasteko aurrekomunikazioa.
          • Bost ibilgailu edo gehiago har ditzaketen biltegien kasuan, edo 100 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria dutenlokalen kasuan, nahiz ibilgailuen biltegi gisa, konponketa-lantegi gisa, erakusketa gisa nahiz antzekoetarako erabiltzen diren lokalen kasuan, ezinbestekoa izango da jarduera irekiaren aurrekomunikazioa.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Ibiak

          DBEB kodea: A15

          Fitxategiaren xedea: Ibi-lizentzien kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD