Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Kalean terraza eta mahaitxoak nahiz gainontzeko osagarriak jartzeko lizentzia: eguzkitakoak, erlaitzak, aldeetatik itxi daitezkeen olanak, saihetsetako babesak, argindarra eta abar.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Lanean jardun ahal izateko udal lizentzia.
  3. Hala behar izanez gero, ondoko lokaletako titularren baimena.
  4. Kokagunearen planoa 1:100 eskalan gutxienez, zehaztuz:
  • terrazak okupatzen duen espazioa.
  • mahaitxo eta aulkien banaketa, goiko edo saihetseko babesak...
  • fatxadaren luzera eta espazio libreen zabalera.
  • inguruko edozein elementu (trafiko seinaleak, zuhaitzak, bankuak, hiri-altzariak, e.a.) eta kaltetuak gerta litezkeen udal zerbitzuak (ur hornidura, saneamendua, gasa, e.a.).

Non/Nola eskatu daiteke?

        Internetez:

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        1 - Okupazioa: Mahaiak eta aulkiekin
        Orokorra: Mahaia hileko edo zatikiko - Udan20,82
        Orokorra: Mahaia hileko edo zatikiko - Neguan15,62
        Orokorra: Mahaia urteko187,36
        Oinezkoen gunea: Mahaia hileko edo zatikako - Udan13,53
        Oinezkoen gunea: Mahaia hileko edo zatikako - Neguan6,24
        Oinezkoen gunea: Mahaia urteko115,54

        * Ezin izango dio terraza instalatzeari ekin tasak ordaindu arte.

        Fidantza: betebeharrak beteko direla bermatzearren, goian ezarritako epe berdinean, baimendutako instalazioa jartzeko dagokion tasaren %25a eskudiruz ordaindu beharko du fidantza gisa.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaera eta gainontzeko agirien aurkezpena.
        2. Udal Aparejadorearen Txostena.
        3. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena lizentzia ematea onartuz edo ezetsiz
        4. Dagozkion tasak ordaindu.
        5. Fidantza gordailatu.
        6. Okupazioa amaitzean, interesatuak eska dezake gordailatutako fidantza itzultzea. Berau itzuliko da Udaltzaintzak, txosten baten bidez, ziurtatzen dutenean ez dagoela erreklamaziorik ez Udalaren aldetik, ez partikularren aldetik.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Gehieneko mahai eta aulki kopurua

        • Establezimendu bakoitzeko gehienez ere 16 mahai
        • 4 aulki gehienez mahai bakoitzeko.
        • Mahaiak, borobilak edo karratuak, 1m2 baino txikiagoak.
        • Mahai eta aulkien egitura ezingo da plastikozkoa izan.
        • Debekatua daude alkoholdun edari eta tabakoaren kanpo iragarkiak .

        Denboraldia

        Terrazak eta mahaitxoak urte osoan jar daitezke. Lizentzia hilabete bat, hilabete batzuk edo denboraldi osorako eman ahal izango da.

        Ordutegia

        Bi denboraldi ezartzen dira:

        1.- Neguan (urtarrilak 1-apirilak 30 eta azaroak 1-abenduak 31):

        • Igandetik ostegunera: 08:00etatik22:00etara arte.
        • Ostiral, larunbat eta jai bezperak: 8:00etatik23:00etara arte.

        2.- Udan (maiatzaren 1etik urriaren 31 arte):

        • Igandetik ostegunera: 08:00etatik 24:00etara arte.
        • Ostiral, larunbat eta jai bezpak: 08:00etatik 1:00etara arte.

        *Jaietan udako ordutegia aplikatuko da.

        Oinezkoentzako kaleetako instalazioak.

        Baimendutako terrazak eta mahaitxoak ezin jarri ahal izango dira zamalanetarako ezarritako ordutegia amaitu arte, aipatutako ordutegia bukatu aurretik jarri ahal izango direlarik, beti ere aintzat izanik zamalana horiek bermaturik gelditu behar dutela.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD