Kalez-kaleko salmentarako lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Dendatik kanpo, ohiko edo noiz behinkako saltzaileek, jarri eta kendu egiten diren postu edo instalazio eta ibilgailuetan egiten den salmentarako lizentzia eskuratzea.

Nork eska dezake?

Andoaingo udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko udal ordenantzako 4. artikuluan jasotzen diren baldinzak betetzen dituen edozein pertsona interesdunek edo horien ordezkariek:

Aurkeztu beharreko agiriak

Saltokia jarri baino 10 egun lehenago gutxienez.

1.- Eskaera inprimaki normalizatuan.

2.- NAN fotokopia.

3.- Ondorengoak jasoko dituen ardura aitorpena:

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren bidezko epigrafean alta emanda egotea.
  • Gizarte Segurantzaren kotizazioen ordainketan egunean egotea.
  • Atzerritarrek, bizileku zein lan baimenak.
  • Salgai dituzten produktuen araudian eskatzen diren higiene eta osasun baldintzak betetzea.

4.- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea eta ordainketak eguneratuak izatea, Udalari baimenik ematen ez bazaio hori egiaztatzeko.

5.- Erantzukizun zibileko aseguruaren polizaren egiaztagiria.

6.- Elikagaien manipulatzailearen karneta (Janariak saltzeko).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          3 - Postuak Feria eta Jaietan eta bide publikoaren beste okupazioak
          311 - Jaiegunetako atrakzio mekanikoak eta bestelakoak
          Auto Txokeak m² eta eguneko2,23 €
          Karrousela m²ko eta eguneko2,23 €
          Tiro txosna m²ko eta eguneko4,35 €
          Zozketa tonbola eguneko124,91 €
          Beste okupazioak goien aipatu ez direnak m² eta eguneko1,75 €
          312 - Salmenta lasterrak postuak edo antzekoak
          Txurrotegia, hanburgesak, ogitartekoak, izozkiak, edariak, goxokiak eta antzekoak, m2 eguneko1,77 €
          Bisuteria, larrugintza, arropa, eskulangintza, jostailuak, zeramikak eta antzekoak; m2 eguneko1,25 €
          Beste okupazioak goian aipatu ez direnak. m2 eguneko1,77 €
          313 - Ikuskizunak
          1,000 ikusle artekoa, eguneko208,18 €
          1,000 ikusletik gora, eguneko260,23 €
          Fidantza bietan775,52 €
          314 - Denboraldiko postuak
          Izozkiak, maitzaren 1etik irailaren 31ra arte, hileko260,23 €
          Gaztainak,urriak 1tik apirilaren 30a arte. Hileko114,51 €
          315 - Bide publikoak okupatzeagatik postu finkoekin
          ONCE kabinak eta argazkiak ateratzeko kabinak. Urteko312,27 €
          Prentsa saltzeko kioskoak m2/urteko31,23 €
          316 - Bide publikoak okupatzeagatik estruktura finkorik gabe
          Prentsa salmenta ta antzekoak m.lineal x hileko15,62 €
          Baimendutako bestelakoak m.lineal x eguneko1,25 €

          Ordaindu beharreko tasa jarraian aipatzen den udal kontuan ordaindu beharko da, saltokiak jarri baino 48 orduko aurrerapenarekin: 2095 5022 13 1061947973

          Ordainketaren egiaztagiria Udaletxeko ondorengo fax zenbakira igorri beharko da, saltokia jarri baino 48 ordu lehenago, gutxienez: 943 593 957

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera. Honek, baldintza guztiak jasoko ez balitu 10 eguneko epea emango da akatsak zuzendu ahal izateko.
          2. Zerbitzuetako Zinegotziaren ebazpena.
          3. Tasen ordainketa.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Saltokiak jartzeko baldintzak

          1. Saltokiak 2, 4, 6 edo 8 metrokoak izan daitezke.
          2. Esleipena pertsonala eta aldaezina izango da. Saltzaile guztiei nortasun txartel bat emango zaie, zeina saltokian jarri beharko dute, ageriko toki batean.
          3. Saltokiak horretarako egokitutako lekuetan jarriko dira, Udaltzaintzak esandakoaren arabera.
          4. Udaltzaintzak errekisatuko ditu saltokiak jartzeko lekuetatik kanpoz jarritako saltokiaketa baimenik gabe jarritakoak.
          5. Saltokiek okupatutako lekua garbitasun egoera onean utzi beharko da.
          6. Ezingo dira petardoak saldu. Udaltzaintzak petardoak saltzen dituzten saltzaileei saltokia errekisatuko die.

          Saltokien esleipena

          Eskaerak saltokiak baino gehiago izango balira, saltokiak zozketaren bidez esleituko dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Azoka

          DBEB kodea: A17

          Fitxategiaren xedea: Azokaren kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD