Makaldegiko azokarako salmenta lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Makaldegiko merkatuan saltokia jartzeko lizentzia eskuratzea. Saltoki permutak, titularitate aldaketak, saltokiari uko egite edo oporraldiak hartzeko baimena eskatu beharko da ere.

Egunak:

Merkatua astearte eta larunbat goizetan egingo da. Merkatua egiteko jarritako egunak jaiegun balira aurreko egunean egingo da.

Ordutegia:

  • Saltokiak jartzeko: goizeko 7:30etatik a 8:30era.
  • Produktuak saltzeko: 8:30etik 13:00etara.
  • Saltokiak kentzeko: 13:00etatik 14:30era.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. NAN fotokopia.
  3. Jarduera Ekonomikoen gaineko alta egiaztatzen duena.
  4. Gizarte Segurantzan altar egiaztatzen duena.
  5. Erantzukizun zibileko aseguruaren polizaren egiaztagiria.
  6. Osasun gida edo beren produktuak egoera onean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria (elikagai saltokiak)

* Gaur egun, azokan toki librerik ez dagoenez eskaera berriak, horretarako espreski sortutako, itxarote zerrenda batean jasotzen dira. Saltokiren bat libre geratuko balitz, zerrendako eskatzaileak deituak izango dira lehentasun ordena errespetatuz eta interesaturik dagoenak, orduan aurkeztu beharko ditu honako agiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          4 - Makaldegiko Merkatuko postuak
          Egun baterako esleitzea, modulu eta hiruhilabeteko39,97 €
          Bi egunerako esleitzea, modulu eta hiruhilabeteko79,94 €
          Astean egun 1ean edo 2tan hilabete baino gehiagoko epean etortzea, mod. eta hiruhileko77,65 €
          Astean egun 1ean edo 2tan hilabete baino gutxiagoko epean etortzea, modulo eta hiruhileko26,65 €

          Tasa hiruhiletik behin eta ondorengo epetan ordainduko da:

          • 1. hiruhila: urtarrilaren 1etik 31ra.
          • 2. hiruhila: apirilaren 1etik 30era.
          • 3. hiruhila: uztailaren 1etik 31ra.
          • 4. hiruhila: urriaren 1etik 31 ra

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera eta gainontzeko agirien aurkezpena.
          2. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena lizentzia onartuz edo ukatuz.
          3. Dagozkion tasen likidazioa.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Saltokien esleipena

          • Zozketa bidez egingo da, salbu: esleituta dauden saltoki finkoak eta bertako edo norberak egindako produktuen saltokiak.
          • Esleipena pertsonala eta aldaezina izango da. Saltzaile guztiei nortasun txartel bat emango zaie, zeina saltokian jarri beharko dute, ageriko toki batean.
          • Ezingo dira 5 modulo baino gehiago izan (Modulo bakoitza = 2 m. x 2 m.).

          Baimenaran indarraldia

          • Baimena urte bete egongo da indarrean, eta isilbidez beste 5 urtez luzatu ahal izango da gehienez.
          • Urtero, urtarrilean zehar, esleitutako saltokien titularrek Udaletxean aurkeztu beharko dute honako agiriak:
            • Jarduera Ekonomikoen gaineko alta egiaztatzen duena.
            • Gizarte Segurantzan altar egiaztatzen duena.
            • Zorrak ordainduta dituela egiaztatzen duena.
            • Erantzukizun zibileko asegurua egina duela eta dagokion erreziboa ordaindu duenaren egiaztagiria.

          Udalak merkatua egiteko eguna eta lekua aldatzeko eskubidea izango du eta interes publikoek eskatzen dutenean merkatua ez egitekoa ere, eta kasu horietanesleipendunek ez dute izango kalteordainirik jasotzeko inolako eskubide.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Azoka

          DBEB kodea: A17

          Fitxategiaren xedea: Azokaren kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD