Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskuratzea. Helburu horretarako, arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak jarraian aipatzen diren arrazakoak izango dira, baita ere euren artean gurutzatutakoak:

  • Pit Bull Terrier.
  • Staffordshire Bull Terrier.
  • American Staffordshire Terrier.
  • Rottweiler.
  • Dogo Argentino.
  • Fila Brasileiro.
  • Tosu Inu.
  • Akita Inu.

Era berean, arriskutsuak izango dira baita ere martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuaren II. Eranskinean aipaturiko baldintza guztiak edo gehienak betetzen dizuztenak.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen agiria, Andoaingo udalak izapidatuko duena.
  3. Zinpeko aitorpena, azaltzen duena eskatzaileak ez duela arriskutsuak izan daitezkeen animalien zuzenbide araudiari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. Artikuluko 3. atalean aurrikusitako zigorretatik bat bera ere jaso arau hauste larri edo oso larria egiteagatik. Dena den, aldi baterako etendura zigorra jaso arren aukera izango du lizentzia lortu edo berritzeko, baldin eta lizentziaren eskaera egunerako oso-osorik bete bada jarritako zigorra.
  4. Jatorrizkoak eta fotokopiak konpultsatzeko
  • Eskatzailearen NAN
  • Eskatzailearen bi argazki berri, nortasun agiriaren neurrikoak eta kolorezkoak.
  • Gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzen duen agiria, lizentziaren eskaera baino gehienez 12 hilabete lehenago Euskal Autonomia Erkidegoko zentro baimendu batek egindakoa.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren udal tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.
  • Hirugarren bati eragin dakizkion kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua hitzartu izanaren egiaztagiriaren (polizaren) fotokopia, aseguru horren estaldura gutxienez 120.000 eurotakoa beharko duelarik izan. Era berean, aipatu aseguruaren urteko saria ordaindu izanaren egiaztagiriaren fotokopia erantsi beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          23 - Arriskutsu Litezkeen Animaliak (ALA)
          Arriskutsuak litezkeen animalien erregistro inskripzioaren ziurtagiria23,55
          Arriskutsuak litezkeen animalien erregistro inskripzioaren txartela5,60
          Arriskutsuak litezkeen animali edukitzeko lizentzia txartela5,60

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena. Andoaingo Udalak, Udaltzaintzak horrela eskaturik, ofizioz hasi ahal izango du ere espedientea.
          2. Alkatetzaren Ebazpena arriskutsuak litezkeen animaliak edukitzeko lizentzia emanez edo ezetsiz.
          3. ALAren lizentzia txartel bakoitzagatiko tasa likidazioa.
          4. Arriskutsuak litezkeen animalien udal erregistroan jasotzea animalia.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Baimenak bost urteko balioa izango du eta epe hori gaindituz gero, berritu egin beharko da. Dena denbaimena balio gabe geldituko datitularrak baimena lortzeko edozein baldintza betetzen ez duen unean.
          • Baimeneko daturen bat aldatuz gero, titularrak jakinaren gainean jarriko du Andoaingo Udaleko Zerbitzuetako Zinegotzi Ahalduna, aldaketa egunetik hamabosteguneko epean.
          • Zakurra kateaz edo ugalez lotu behar da (gehienez bi metrokoa eta luzaezina) eta arrazaren arabera dagokion muturreko homologatua jarriko zaio. Leku publikoetan pertsona bakoitzak ezin du horrelako zakur bat baino gehiagorekin ibili.
          • Soinean eraman beharko du arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko baimena, agintariek eskatzen dutenean erakutsi beharko dena.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Animalia arriskutsuak

          DBEB kodea: A13

          Fitxategiaren xedea: Animalia arriskutsuen edukitza kudeatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD