Auzo-elkarteen Erregistroan izen emateko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Udalerriko elkarteak jasotzen dituen erregistroa da. Horri esker:

Udalak:

Udalerrian dauden elkarteen kopurua, horien xedeak eta ordezkagaitasunak ezagutzen ditu, bizilagunen elkarteak sustatzeko udal politika egoki bat ahalbidetzeko xedez.

Elkarteek:

  1. Udal bitarteko publikoak erabili izatea eta Udalak ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte.
  2. Elkartearen egoitza sozialean udal organo kolegiatuen bilera publikoetarako deialdiak jasotzea, horien gai-zerrendan elkartearen xede sozialarekin zerikusia duten gaiak agertzen direnean. Kasu berean, udal organoek hartutako erabakiak eta ebazpenak jasoko dituzte.
  3. Udalak argitaratzen dituen aldizkako edo aldizkakoak ez diren argitalpenak jasoko dituzte, betiere elkartearen interesekoak direnean.

Nork eska dezake?

Xedetzat udalerriko bizilagunen interes orokorrak edo sektorialak babestea, sustatzea edo hobetzea duten horiek eta, bereziki, auzo edo distritu batetako bizilagunen elkarteak, ikasleen gurasoen elkarteak, kultur elkarteak, kirol elkarteak, aisialdiko elkarteak, gazte elkarteak, sindikatuak, enpresa-elkarteak, elkarte profesionalak eta antzeko bestelakoak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Elkartearen estatutuak.
  3. Elkarteen Erregistro Orokorrean eta bestelako erregistro publikoetan duen izen-emate zenbakia.
  4. Zuzendaritza-karguetan dauden pertsonen izenak.
  5. Elkartearen egoitza.
  6. Unean uneko urteko aurrekontua.
  7. Unean uneko urteko jardueren programa.
  8. Bazkide-kopuruaren ziurtagiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 15 egun

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera aurkeztu.
          2. Udal Idazkariaren txostena.
          3. Alkatetzaren ebazpena, Elkarteen Erregistro Liburuan inskribatzeko baimena emanez edo ukatuz. Elkarteari jakinarazpena.
          4. Ebazpenaren berri ematea udal lansail desberdinei, aurrerantzean batzorde irizpenemaileen deialdiak elkarteari ere igorri diezazkioten.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Izena eman duten elkarteek daturen bat aldatuz gero, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean jakinarazi beharko diote aldaketa Erregistroari. Aurrekontua eta jardueren urteko programa urteroko urtarrilean jakinaraziko dira, eta baita beste erakundeek emandako dirulaguntzak ere

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Udalerriko elkarteak

          DBEB kodea: A18

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko elkarteetako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD