Zabor organikoko 5. edukiontzirako txartel eskaera

Zer da? Zertarako da?

Zabor organikoa uzteko 5. edukiontzia (marroia) irekitzen duen txartela eskatzea.

Nork eska dezake?

Etxebizitzan bizi direnen arteko edozein adin nagusikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

Nortasun Agiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da eta gainera zabor ordainagirian murrizketa bat izan dezakezu.

          Zabor tasan hobaria du: Hiruhileko tasan %15a 5. edukiontzia, gutxienez, hiruhilean12 aldiz erabiltzen dutenei.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaera egin ondoren, txartel elektronikoa, ontzi bat, 2 poltsa sorta (40 poltsa sortako) eta zaborra nola birziklatu behar den azaltzen duen gida bat emango zaizkizu.

          3 hilabetera beste 2 joku eskatu ahal izango dituzu.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Etxebizitza eta titularra elkar lotuta daude txartelaren bidez. Beraz, titularra etxez aldatzen bada ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzuan jakinarazi beharko du duen txartela anulatu edo berri bat eskura jartzeko.
          • 3 hilabetetik behin eska daitezke poltsa berrik (2 sorta 80 poltsekin guztira). Hortarako, txartel elektronikoa gainean duzula ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzura hurbildu beharko duzu.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD