Ezkontza zibilak ospatzeko Udalbatza aretoa erreserbatzea

Zer da? Zertarako da?

Ezkontza zibilak ospatzeko Udalbatza aretoaren erreserba egitea eta, egokia balitz, ospakizuna Alkateak edo Zinegotzi batek gidatu dezaten eskaera.

Egutegia eta ordutegia

Arau orokor gisa ezkontzak larunbatetan egingo dira, larunbata jaieguna denean ez ezik, goizeko 11.00etatik 13.30era.

Beste egun edo ordutegi bat nahi duenak eskaeran jakinarazi beharko du.

Nork eska dezake?

Ezkontideek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Bi ezkontideek aurkeztutako eskaera-orria, honakoa azalduz:

  • Ezkontideen datuak.
  • Ezkontza ospatzeko aukeratu den eguna eta ordua.
  • Zein hizkuntzatan egin nahi den ospakizuna.
  • Arduraduna: Bake epailea, Alkatea edo Zinegotzia.
  • Alkatea edo Zinegotzi bat balira arduradunak, bi lekuko izendatu beharko lirateke eta horien datuak adierazi.

2.- NANen fotokopiak.

3.- Lekukoak izendatu beharko balira, horien NANen kopiak.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: 5 egun.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Ezkontza ospatzeko hautatuak (Bake Epaile, Alkate edo Zinegotzia) bere onespena adierazi beharko du idatziz.
        3. Ezkontza ospatuko duena zinegotzi bat izanez gero, Alkatetzaren ebazpena ezkontza zibila ospatzeko gaitasuna eskuordetuz.
        4. Bost eguneko epean, Udalak idatziz jakinaraziko die ezkontideei beren eskaera onartu izan den ala ez.
        5. Ezkontza data idatziz jakinaraziko da Erregistro Zibil eta Udaltzaintzari.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Idazkaritza - 943 300 830 edo idazkaritza@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Ezkontza zibilaren espedientea deuseztatu edo aldatuko balitz, ezkongaietako edozeinek berehala eta idatziz jakinarazi beharko lioke hori Udalari, erreserba bertan behera uzteko.
        • Nahi izanez gero, udalbatza aretoa apaindu daiteke, beren kontura. Dena amaitzean apaingarriak kendu beharko dira.
        • Arroza edo bestelako edozein produktu botatzen bada, ezkontideak izango dira dena behar bezala garbituta uzteaz arduratuko direnak.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Ezkontza zibilak

        DBEB kodea: A19

        Fitxategiaren xedea: Ezkontza zibilen kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

        Aurreikusitako lagapenak: Bake epaitegia

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD